Errege eguna gerturatzen ari dela eta, hona hemen errezeta interesgarri bat:
OSAGAIAK:
- 400 g irin
- 100 g gurin
- 100 g azukre
- Legamia koilarakada bat
- Litro laurden esne
- Azahar ur koilarakada bat
- Limoi azal bat (birrindua)
- Fruitu konfitatua
- Gatza
- Baba bat
PROZEDURA:
- 1. Lehenbizi, legamia 4 esne koilarakadekin nahastu, ondo eragin nahasketa. Ondoren, 100g irin gehitu eta nahastu dena berriz ere ore bat sortu arte.
- 2. Beste ontzi batean gainontzeko irina (300g) ipini. Erdian tarte bat egin, hiru arrautza , azukrea, esnea, azahar ura eta limoi birrindua gehituz.
- 3. Aurrekoa ondo oratu, ore fin bat sortu arte.
- 4. Ore fin bat lortu ostean, gurina gehitu.
- 5. Hau guztia egina duzunean, utzi orea jalkitzen bi orduz gutxienez.
- 6. Ondoren, berriro ere oratu baina oraingo honetan errege-opilaren itxura emanez.
- 7.Labera sartu aurretik opilaren gainean fruitu konfitatua ipini eta orearen tartean baba bat (edo egoki ikusten duzuna) sartu.
- 8. Jada berotua egongo den labean, sartu errege-opila eta mantendu bertan 20 minutuz 160 gradura.
No comments yet.