ETO´O AFRIKAKO ERREGE

Espero zen bezala, Samuel Eto´o jokalari kamerundarrak eraman zuen Afrikako urrezko baloia, Nigeriako African Conference Hall-ean ospatu zen galan. Bertan, bere taldeko presidente eta zenbait ordezkari alboan zituela, Afrikako futbol jokalari onena dela adierazten duen saria jaso zuen hirugarren urtez jarraian.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan izan ditu sari hau bere eskuetan erortzea arriskuan jarri duten lehiakideak. Chelsea taldeko Didier Drogba jokalari marfildarrak, Eto´ok baino bi puntu gutxiago bakarrik lortu zituen. Talde ingelesarekin egindako denboraldi bikainak, futboleko onenen artean tarte bat egitea balio izan dio.

Bartzelona taldeko presidentea eta taldekideak eskertu ondoren, Afrikako umeei eskaini zien saria. Ez dugu ahaztu behar, Eto´ok beste edonork baino gehiago bultzatu duela hirugarren munduko umeenganako laguntza, eta kirolean lortutako arrakastengatik ez ezik, bere herrialdeko umeen alde egindako lanagatik ere ezagutzen dugula jokalari hau.

Beraz, Samuel Eto´o futbolaria zoriontzea besterik ez zait gelditzen, eta futbola gustuko duzuenok, hemendik aurrera, sari honen banaketa arreta handiagoz jarraitzea espero dut, herrialde hauetatik ateratako jokalarietan egon baitaiteke, futbolaren etorkizuna, azkeneko urte hauetan ikusi ahal izan dugun bezala.

Gaia interesgarrria iruditzen bazaizue, jarraian topa dezakezue informazio gehiago:

Bartzelona taldeko webgunea

Chelsea taldekoa

Samuel Eto´o

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->