Euskaljakintza Buber sarietarako hautagaien artean

Buber sariak1994 urtea. Internet jaio berria zen artean. Euskal Herria beste hizpiderik ez zuen lehenengo webgunea sortu zuen Buber nicka erabiltzen zuen 23 urteko gazte batek. Luzaroan euskal kultura munduan aditzera eman duen erreferentzia nagusia izan da. Gaur egun, bere izena hartu dute euskaldunek nahiago dituzten eta gehien erabiltzen dituzten webguneen sariek. Sari hauek ez dira nolanahikoak eta horren jakitun gara.

Klasean geundela izan dugu izendapenaren berri. Bozkarioa nagusitu da giroan, halako poz handi bat. Guretzat ikaragarria da euskara sustatzeko webgunerik onenen artean izatea.

Gure filosofia euskararen erabilera sustatzeko edukiak partekatzean oinarritzen dela kontuan izanik, egin diezaguketen errekonozimendu bikainena da. Horrelako pozek egunero egiten dugun honetan sinesten jarraitzea ahalbidetzen digute, lanean gogoz aritzea. Nola erein, hala biltzen omen da. Ez dakigu zenbaterainokoa den guk erein duguna, baina jasotzen duguna izugarria da. EGA eta Euskaltzaindiako arauak lantzeko prestatzen ditugun ariketetan -eta, orokorrean, ariketa guztietan– izaten ditugun sarrera anitzek fin ari garela susmatzera bultza gaitzakete. Alabaina, susmoak, usteak bezala, erdia ustela duela esaten da, eta oso maiz aurreuste horiek baieztatzeko frogen beharra izaten dugu. Sari hauetarako hautagaitza, duda gaberik, bide onean ari garen seinale izan da, eta gure filosofia – gure lanak partekatzearena – sendoturik atera da.

Mila esker, beraz, gugan sinetsi duzuen guztioi. Datorrena datorrela, guk gogo handiz hartuko dugu, guretzat hautagai izate hutsa saria baita!

euskaljakintza5 \

Eguneratzea:

Argibideak non eta nola bozkatu galdetu diguzuenontzat:

  1. Eman izena Buber Sarien gunean (erregistratu egin behar zarete bozkatu ahal izateko).
  2. Zuen postan jasoko duzuen “erregistroa baieztatzeko sakatu hemen” esteka jarraitu, eta sartu bozketa gunean zuen erabiltzaile izena eta pasahitzarekin.
  3. Ezkerraldean “2009 – 2ª Fase” klikatu eta hautatu kategoria bakoitzean dauden 5 hautagaietatik bat.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Twitter Trackbacks for euskaljakintza» Blog Archive » Euskaljakintza Buber sarietarako hautagaien artean [euskaljakintza.com] on Topsy.com - 2009(e)ko azaroak 13

    […] euskaljakintza» Blog Archive » Euskaljakintza Buber sarietarako hautagaien artean berria.euskaljakintza.com/2009/11/12/euskaljakintza-buber-sarietarako-hautagaien-artean – view page – cached DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga […]

Utzi erantzuna

-->