Lisatze une aspergarriak baztertzeko izugarrizko aukera! Askok esaten dugunez, arropa lisatzea pisutsua egiten da. Horretarako, Fagorrek izugarrizko asmakuntza egin du, telebista ondorengo asmakuntzarik egokiena izan daitekeela uste dut. Lisatzeaz aparte, lehortu eta usain goxoa jartzen dio arropari.
Driron izenez kaleratu dute asmakuntza, hiru urtez –xehetasun guztiak prest izan dituzten arte- ezkutuan izan ondoren. 15minutu eta 2 ordu bitarteko programa ezberdinak ditu.
Hau da, oraingoz, merkatuko arropa lisatzaile bakarra. Funtzionamenduari dagokiolarik, arropa garbitu eta gero, bertan ipintzen duzu lehortu eta lisatu arte. Jantzi lehorra ere sar daiteke bertan. Azkenik, usain txarreko janzkiak ere izan dituzte buruan asmatzaileek; izan ere, hauek makinan sartu eta usain goxoaz ateratzen baitira! Mantentze-lan bakarra, gainera, filtroa urtean behin aldatzea da. Ez da asko, ezta?
Asmatzaileak dioenez, arropa kontuetan honelako aurrerapena ematen den lehenengo aldia da. 2007an Fagorrek 10.000 etxe tresna fabrikatuko ditu, eta 2008an emaitza hau lau aldiz handituko duela uste du. Amaitzeko, makinaren kostua 1.675 eta 1.860 euro artekoa dela aipatu behar da. Informazio gehiagorako, egin klik hementxe.
No comments yet.