Updates from urtarrila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:31 am on 2009/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    karan 

    izond. (BN) Ederra; itxura onekoa. Pilota-partidu karana.

    Sinonimoak: (1) atsegin, eder, ikusgarri, itxuroso (2) eder, polit, galant, zirats, panpox, xarmant, sotil, bitxi.

    Gizon karan hark ez zuen zertan beste xederik izan. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 2:44 am on 2009/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    horditu 

    da/du ad. Edari alkoholiko gehiegi hartzeak burua nahastu; delako egoeran gertatu. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

    Sinonimoak: ad.
    [mozkortu]
    mozkortu, arraildu Ipar., katutu Bizk. beh., total egin Gip. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia)

    es (1) emborrachar(se), embriagar(se) (2) embriagar(se), aturdir(se)
    fr (s’)enivrer
    en to get drunk, to get plastered

    Pubetara joan ginen eta horditu ere egin nintzen pixka bat. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)]

     
  • Maite 1:30 am on 2009/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    burtzoro 

    1. izond. Zentzurik gabe jokatzen duena. 2. iz. Zorabioa. Berehala burtzoro batek hartzen nau, liluraturik. 3. iz. ALBAIT. Abeltxeen garunean kokatzen den har baten arrautzek eragiten duten gaixotasuna.

    Sinonimoak: zentzugabe, burugabe, inozo, tentel, txoriburu, astakirten, alu, astakilo, burugabeko, astako, lantzoi, itxuragabe, kaiku, kirten, kokorro, lelo, lerdo, modorro, pello, tetele, ttunttun.

    Ez, ordea, aita bezain burtzoro eta ameslari: etorkizun arrakastatsu baten ametsez bizi zirelako onartzen zituen aitak ostatu-emaile haien gonbiteak, baina aitaren diruarekin beren etorkizuna ordainduko zutelakoan gonbidatzen zuten, hain justu, ostatu-emaile haiek aita. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi]

     
  • Maite 12:25 am on 2009/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    lera 

    iz. (batez ere B) Joera bizia, grina. Haren alabaganako gogo bizia, lera zintzoa, grina sutsua.

    Sinonimoak: grina, aiherkunde, gogobizi, jaidura, joera.

    Ala gizonezko guztiak dira beti eta etengabe emakume baten lera daukatenak euren zurezko bihotzean, euren betiereko minean? [Gauza txikien liburua, Pako Aristi]

     
  • Maite 12:05 am on 2009/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    inetasi 

    iz. 1. Izotzale edo -kozkorren prezipitazioa; kazkabarra.

    Sinonimoak: txingor, harri, harriabar, kazkabar, babazuza.

    Txingorra (baita kazkabarra, harria, harriabarra, babazuza eta inetasia) izotz prezipitazioan datzan fenomeno atmosferikoa da. [Wikipedia]

     
  • Maite 8:33 am on 2009/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    haxe 

    iz. (Ipar.) Zama.

    Sinonimoak: (1) zama, fardel, fardo, karga (2) pisu, sorta, azao, espal, bala, aspel (3) pilo, meta, pila, txondor, azauto.

    Egur-haxe bat estekatu zion bizkarrean.

     
  • Maite 9:42 am on 2009/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    funtsatu 

    du ad. Oinarritu.

    Sinonimoak: (1) funtsa izan, oinarritu, errotu, bermatu, tinkotu, gotortu (2) ezarri, jarri, ipini.

    Lege hau, beraz, oinarri transzendental hutsetan funtsatu behar da, eta ez enpirikoetan. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel