Updates from ekaina, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:22 am on 2009/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanpaia jo 

    da/du ad. Masturbazioa burutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: masturbatu, idiarena jo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Masturbatzeari ekin zion arin-arin, eta niri – zergatik ez esan – hasiera-hasieratik gustatu zitzaidan gizona kanpaia jotzen ikustea: zakil tente eta harroari nola heltzen zion, arnasa aztoratua, hankak nola zabaltzen zituen nik barrabilak hobeto fereka niezazkion… [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:12 am on 2009/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    histasun 

    iz. (Ipar.) Hitsa denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zimeltasun, ihartasun (2) goibeltasun, histura, tristura, tristezia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta egun haietan halaxe, oasi bat bezalaxe hartu nuen nik plazatxo hura: toki alaia, ederra, lasaia, kanpotik zein barnetik zanpatzen gintuen histasun itzela apur bat arintzen zen leku atsegina. [Xake mate, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:15 am on 2009/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    irusako 

    iz. Gezurra, iruzurra. Irusako egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iruzur, marro, zimarku, tranpa, maula, engainu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez naiz, izatez, hormetan itsatsitako paperetan deitzen diren hitzaldietara joateko zalea, asko eta asko irusako hutsa baitira, edozer saltzeko atxakia, alegia. Halan da ere, emateko ziren hitzaldietako baten izenburuak txito erakarri ninduen: neuk ere titulurako hartu dudan berberak. [“Semen retentum venenum est” , Sor Teresa la Perversa. Txistu y Tamboliñ… y cría cuervos y tendrás muchos. (1993-azaroa). Literatur Aldizkarien Gordailua]

     
  • Maite 1:54 pm on 2009/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    burgoi 

    izond. Harroa, handiustekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: handiputz, harro, harroputz, buruiritzi, harroxko, putzontzi, ahobero, buruzut, haidor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Buruxut heldu zen, lehengo egunean bezain burgoi eta ilun aire batek hartua. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:28 pm on 2009/06/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    serora 

    iz. 1. Erlijiosoboto arrunteko institutuko emakumea. Fraideak eta serorak. 2. Hedaduraz, emakumeen edozein erlijioso-institututako kidea. 3. Elizaren edo ermitaren eguneroko ardura duen eta zenbaitetan apaizari laguntzen dion emakumea. 4. (B) Sakristauaren emaztea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) moja, lekaime, erlijiosa, ahizpa (2) andre-serora, sakristau, elizain, giltzazain.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:44 pm on 2009/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    gurtu 

    du ad. 1. (Ipar.) Norbait adeitasunez lurrerantz makurtu. Baina Jesusek beheiti gurturik eriaz idazten zuen lurrean. 2. (lehen zaio ad.) Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Eguzkia gurtzen duten herriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gur egin, jauretsi, adoratu, beneratu (2) adei egin, ohoratu, ondratu (3) agurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Konturatzen zen horratio, argitasunezko une batzuetan, heriotza eta akabua zetorkiola laster bide horretatik, eta gurtu beharreko idolo ohoragarri hura madarikatu egin beharko zukeela, erlikia agurgarri eta sakratu hura bere aldetik bota, baina argi eta garbiago zekusan behin perla beltza norberaren eskuetan eduki eta gero ezin zaiola itzuri patuari, ezin zela haren sorginkeria exorzizatu, zeren, perla beltza itsasora jaurtikiko balu, […] [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi ((Susa, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:20 pm on 2009/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    imurtxi 

    iz. 1. Gorputzeko azal-zati bat eskuko hatz-muturren artean estutzea; estutze horrek eragiten duen zirrara. Imurtxi egin. 2. (hed.) Besterenetik zerbait hartu. Inoren gauzari imurtxi egiten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: atximur, zimiko, txatxamur, imurtxikada, txatxamurkada. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gero, titiburuak imurtxi, eta, gogortu zaizkionean, eskuineko hiru hatz luzeenen puntak zupatu, eta alura eraman ditu lizun. [Behi eroak, Patxi Iturritegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel