Updates from abuztua, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:00 am on 2009/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotzerre 

    iz. Urdailean (eta hestegorri edo ahoan) nabaritzen den berotasun handiko sentsazio mingots edo garratza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  erremin, pirosi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina hitz horiek guztiak, negar-malkotan bustiak, ez dute estaltzen minutu batzuk lehenago sentitu duzun pozaren lotsa, lohikeria, eta orduan, zenduaren aurpegia esku artean duzula, aldatu egiten dira gauzak, eta hiltzeko desio boteretsu bat igotzen zaizu hesteetatik garunera, suzko bihotzerre eramanezin bat sortzen duena. [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004) (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:34 am on 2009/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    julufrai 

    iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. • krabelin kultibatu. 1 m-rainokoa eta bizikorra da eta apaingarritarako landatzen da (D. caryophyllus). || krabelin txinatar. Aurrekoaren antzekoa da, baina hosto zabalagoak eta lore txikiagoak ditu (D. sinensis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  krabelin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arrosa hixtuenak naute inguratzen,
    Julufrai argailenak nik ditut maitatzen,
    Horrela bizitzea ez naiz ahalkatzen,
    Munduthiarrek naute goraki laudatzen.

     [Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea, Haramboure Ziburukoa (Anton Abbadiaren Koplarien Guduak) ] (Susa literatura)

    Julufrai (FrickrCC)

    julufrai (FlickrCC)

     

     
  • Maite 11:02 am on 2009/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    burujabe 

    izond. Askea, bere buruaren jabe dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aske, berjabe, eskuko, independente, lokabe, subirano  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta itzali egingo da gizakiaren gauzetan ikertzaile hotza denaren harridura, honek antzematen duenean beharbada ez dagoela hainbeste tresna moral eta lokarriren beharrik, gizonak zoriontsu eta burujabe egiteko.  [Delituez eta zigorrez, Cesare Beccaria / Juan Martin Elexpuru (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:00 am on 2009/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ifrentzu 

    iz. (Ipar.) Oihal, ehun, domina, etab.etan, aurkia ez den aldea, atzeko aldea. • IFRENTZUZ EGIN, JARRI. Alderantziz egin, jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) iruntzi, alderantzi, binper, aurki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti, Monikak ez daki seguru zergatik, gailurrari beldurra ziolako beharbada, edo porrotak, amildegiak edo gauzen ifrentzu eta alde ilunak halako tira berezi bat eragiten ziolako agian. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:45 am on 2009/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalitu 

    du ad. (Ipar.) 1. Suge, apo eta kidekoak indarkeriaz hil. 2. (hed.) Pertsona bat hil.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) hil, akabatu, garbitu, galdu (2) harrikatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Haurra sugeari hortzaka: Ranchin bi urteko ume batek kobra suge bat ia konturatu gabe hartu, ahoratu, haginka egin eta kalitu egin zuen arrastaria. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:29 am on 2009/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    gerruntze 

    iz. 1. Bular eta gerrialdea estu lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. 2. Gerria. Gerruntzean min handia diat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) gerri, lunka (2) giltzurrin, errain (3) gorontz, kortse (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Barre egitean, sorbaldak eta bular handiak dardarka hasi zitzaizkion emakumeari, gerruntze urdin estu baten azpian. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gerruntze

    gerruntze

     

     
  • Maite 5:00 am on 2009/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezatu 

    da/du ad. 1. Geza bihurtu, gazitasuna galdu edo kendu. Ibai handiek, itsasoan sartzean, honen zati bat gezatzen dute. 2. (hed.) Bizitasuna galdu edo kendu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEI sinonimoen hiztegi)

    [gazitasuna kendu]: gatzgabetu g.e.
    [bizitasuna galdu edo kendu]: moteldu

    Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zuhaixka hartu eta uretara bota zuen Moisesek, eta ura gezatu egin zen, edateko on bihurtuz. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel