Updates from apirila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:57 am on 2010/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    zidor 

    iz. Bidexka, xenda (bide-zidor forman bereziki).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bidezidorra]
    basabide, bidexka, bidezidor, hurbilbide, laburbide, lasterbide, xendra Ipar., bidexenda Naf. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es senda, sendero, camino estrecho
    fr sentier
    en path, pathway, footpath

    Herriraino ahalik eta isilen joateko errepidea albo batera utzirik zidorrez zidor ekin nion. [Kilkerren hotsak, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zidor (FlickrCC, midlander1231)

     
  • Maite 8:10 am on 2010/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    laru 

    iz. 1. (B) Hori ahula. (2) MED . Minoria, ikterizia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: hori, beilegi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amarillo pálido
    en pale yellow

    Zauri zaharrean odola zelan belzten den, egunean barna izan genuen argi laru eta hotza ortzian halaxe ilundu zenean, ostera, txopako gazteluan pilotu txanda egiteko agindua hartu nuen. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Madison Fisher 5:24 pm on 2011/08/21 Permalink

      A hyperlink to your weblog was at Themelis Cuiper’s SocialGarden Biz interviews : internet business & marketing’s list of recommended pieces, you are doing a great job as he is pointing towards you.

  • Maite 9:29 am on 2010/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    garmendi 

    iz. sumendi

    Sinonimoak: sumendi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es volcán
    fr volcan
    en volcano

    Europako aire-eremuan hegaldiekin eragindakoa potoloa da, baina Islandiako Eyjafjallajökull garmendiaren beraren erupzioa ikustekoa da gero. Leherketak, oinaztuak, material jaurtiketa ikusgarria… ITN telebista britainiarrak helikopterotik grabatu du hau.  [Sustatu, moldatua (2010-04-19)]

     
  • Maite 12:45 am on 2010/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    itu 

    iz. (B) 1. Helburua, xedea. 2. Arma baten jaurtigaiaz jo behar edo nahi den toki edo objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: 1. helburu, xede, asmo 2. jopuntu, jomuga (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. fin, objetivo, finalidad 2. hito, blanco (de tiro)
    fr 1. fin, objectif, finalité
    en 1. aim, purpose, objective 2. target

    Hala eta guztiz ere, bere baitan ondo gordeta, ahal jator misteriotsu bat sumatzen zuen; bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Inazitok ogi kanika bat egin zuen poltsan ekarritako bokadillotik, aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:27 am on 2010/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    mahuma 

    iz. Inguma, lo dagoenari erasotzen dion iratxoa; amesgaiztoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: amesgaizto, ameskaitz, lokamuts, logaitz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pesadilla
    fr cauchemar
    en nightmare

    Hainbat urtez ez din berririk eman eta gaur mahuma tzar hura Donapaleuko merkatuan azaltzen dun. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:58 pm on 2010/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    txapitula 

    iz. 1. Etxe bateko teilatu-isurkitik gora bertikalki ateratzen den leihoa, ganbara-barnea argitzeko izaten dena. 2. (hed.) Teilatupeko ganbaran egindako etxebizitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:14 am on 2010/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    marraza 

    iz. (Ipar.) Ganibet handia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aihotz, tragatz, ganibet (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cuchillo grande
    fr coutelas, couteau de boucher
    en big knife

    Orduan, Batitak finkatu zuen burdin-krakoaren makoa bere zango aztalari, aurtiki bere gapelu higatua, lepo-zaina begiztatu eta, puntaz zeinatu ondoan, marraza erroraino sartu zion. [Urdea hil dugu, Ipuin eta ixtorio, Piarres Larzabal (Elkar, 1996)] (Klasikoen gordailua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel