Updates from apirila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:19 am on 2013/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    tirriki-tarraka 

    onomat. Poliki-poliki eta oinak arrastaka eramanez ibiltzeari erreferentzia egiten dion onomatopeia.

    Wiktionaryn:

    tirriki-tarraka (Adberbio-lokuzioa)
    1. (Onomatopeia) Ekintza luze, zail eta neketsua poliki eta presarik gabe egiten ari dela adierazteko.
      • Adibidea: Tirriki-tarraka igo ginen gailurrera.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es despacio, lentamente, arrastrando los pies [al andar] (Elhuyar Hiztegia) / Voz que hace referencia al hecho de andar despacio, arrastrando los pies. (Labayru ikastegia)
    fr lentement, traîner les pieds
    en slowly, dragging the feet

    Makulua eskuinean, periodikua ezkerreko beso hilak galtzarbean estutua, agureak tirriki-tarraka egin du aurrera, oinazearen eskailera aurpegian islatua. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tirriki-tarraka (FlickrCC, annafueyo)

     
  • Maite 8:17 am on 2013/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurkaitz 

    1. iz. Zutikako haga, zutoina; landareei euskarri moduan jartzen zaien hesola. 2. iz. (hed.) Zerbait edo norbaiten oinarri edo euskarria. 3. iz. ERAIK. Eskora. 4. iz. (G) Izua. 5. izond. Zekena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zurkaitz] iz.
    [zuhaitz eta landare gazteei ondoan jartzen zaien makila] : arba g.e.
    [izua] : Gip., beldur, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, latzikara, laztasun, beldurkunde Ipar., izialdura Ipar., laztura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., izi Ipar./Naf., ikareri g.e., sarrakio g.e., beldurtasun zah., larderia Ipar./Naf. g.e.

    [zurkaitz] izond.
    [zikoitza] : diruzale, eutsi, zeken, zikoitz, zimur, zingor, soskari Ipar., xuhur adkor., dirukoi g.e., esku-labur g.e., ondasunzale g.e., zinkor Ipar. g.e., abarizios Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (landareena) rodrigón, tutor (2) (hed.) apoyo, sostén, fundamento (3) Eraik. puntal
    fr (1) (landareena) tuteur (2) (hed.) appui, soutien, fondement (3) Eraik. étai, étançon
    en (1) (landareena) stake, prop (2) (hed.) mainstay
    port (1) (landareena) estaca (2) (hed.) apoio, sustentação

    Eta gatozen gaurkora. Gaur ospatzen baitugu aurtengo Bertso-eguna. Berrogeita lau urte dira lehenengotik, garai batean omenaldi gisa burutzen bazen ere. Ez noa atzera begiratzera gehiago, ordea. Elkarrizketa askotan egiten didaten galdera da bertsolaritzaren etorkizunari buruzkoa, eta beste bertsolarien erantzunak ere entzun eta irakurri izan ditut. Bertsolaritzaren aitzineratzeak, bere berean, ez gaituela izugarri kezkatzen esango nuke. Geure arlo koxkorrari osasuntsu eusteko bidea nondik nora joan daitekeen aurreikus dezakegu eta gorabeherak gorabehera eta aparraldiak aparraldi, oinarrizko transmisioa zurkaitzua dagoela joko nuke erronka. Euskararen biziraupena eta garapenaren baitan dago bertsolaritzarena derrigor ordea. Eta horrek bai, kezkatzen gaitu, lan-tresnarik gabe geratuko baikinake, aho-huts, hizkuntza erkinduko balitz. [Bertso eguna, Andoni Egaña (Berria, 2013-01-26)]

     zurkaitz (WikimediaCommons)  zurkaitz (Ulma Construcción)

     
  • Maite 12:30 pm on 2013/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    mizpirondo 

    iz. BOT. Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua mizpira da (Mespilus germanica). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:28 am on 2013/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txapin 

    iz. 1. Oina berotzeko oinetakoaren barnean janzten zen egitura biguneko oinetako-modukoa. 2. Artilezko galtzerdia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [etxeko oinetakoak] : txinal, pantufla Ipar., zapatila Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [oinetako modukoaescarpín] (2) calcetines de lana (3) [etxean erabiltzekoa] zapatilla
    fr escarpin
    en slipper
    port chinelo

     
  • Maite 8:32 am on 2013/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    gozaratu 

    du ad. Ferekatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [laztandu]: laztandu, ferekatu Ipar., kariziatu g.e., karesatu Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acariciar
    fr caresser, frotter
    en [pertsona] to caress; [animalia] to stroke
    port acariciar

    Maite ondoan eserita eduki nahi zuen, biak biluzik, titiak eta izter leunak txandaka gozaratzen zizkiola. [Onan (moldatua), Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gozaratu (courtesy Toutleciné.com)

     
  • Maite 10:37 am on 2013/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    katabut 

    iz. (zah.) Zerraldoa, hilkutxa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. zah.
    [zerraldoa] : hilkutxa, hil-ohe, kutxa, zerraldo, ataute Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ataúd
    fr cercueil
    en coffin, casket
    port ataúde, caixão

    Nahiago gorputzik ez banu. Adar kraskatuz beteriko zakua dut gorputza. Tertzioan nengoke katabut batean. Nekez sinestekoa da, pairatu ezean, zenbaterainokoa izan litekeen amodio zazpuztuaren lorra. [Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe (Susa, 2013)]

    katabut (FlickrCC, Stewf)

     
  • Maite 9:57 am on 2013/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilar-arrain 

    iz. 1. ZOOL. Argentinidoen familiako itsas arrain osteiktiea, zilar-koloreko gorputz luzexka, begi handiak eta mutur zorrotza duena. Arrain txikiz eta ornogabez elikatzen da eta arrunta da Ozeano Atlantikoan (Argentina sphyraena). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) 2. Gaurtar intsektua, azukrez eta almidoiaz elikatzen da. (Lepisma saccharina) (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es  1. argentina, sula de altura, pez-plata, abishoya, peón, pigudo o polido (Argentina sphyraena) 2. pececillo de plata, elías (Lepisma saccharina)
    fr 1. Peix d’argent 2. poisson d’argent
    en 2. silverfish (Lepisma saccharina)
    port 2. peixinho-de-prata, traça (Lepisma saccharina)

    Paul D-ri iruditu zitzaion zilar-arrain handi batek alde egin ziola eskuetatik, isatsetik oratzearekin bat.  [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilar-arrain (Wikimedia Commons)

    zilar-arrain (FlickrCC, obni)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel