Updates from iraila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:55 pm on 2014/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    helegite 

    iz. ZUZ. Agintari baten erabakiak berrazter daitezen prozesuko alderdiek irekitzen duten prozesua. • helegite kontentzioso-administratibo. Administrazioan bideak agortutakoan, justizi auzitegiaren aitzinean eskuarki, aurkezten dena. || birjarpeneko helegite. Epaile edo auzitegi batek ebatzitakoak ustez akatsen bat duelako edo prozesu-arauren bat hautsi duelako, berori aldatu edo indarrik gabe utz dezan haren aurrean aurkezten dena.|| gorako helegite. Goragoko hurrengo mailaren aitzinean aurkezten dena. || kasazioko helegite. Gorengo mailaren aitzinean (Auzitegi Gorenean) aurkezten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [helegite] : apelazio, gora jotze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es recurso
    fr recours, pourvoi
    en appeal
    port (contencioso administrativo) processo administrativo; (r. de apelación) apelação

    Entzun:

    Tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak jarritako helegitea, eta horrek automatikoki utzi ditu indargabe Kataluniako Parlamentuak onartutako Kontsulten Legea eta Masek sinatutako dekretua. [Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du, behin-behinean, Kataluniako galdeketa, Samara Velte (berria.eus, 2014-09-29)]

    helegite (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:06 pm on 2014/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    adio 

    1. interj. Joatean agurtzeko erabiltzen den hitza. Adio ene maitea, adio sekulako. 2. Akabo. Adio haren esne, arrautza eta txiroak. 3. iz. Agurra. • ADIO ESAN. (zerbaiti) Utzi. || EZ ADIORIK. Eskutitz bukaerako adeitasunezko esapidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    adio (V-gip (-ixo), S; Añ, Gèze, VocBN, H), ario, adiu (Urt II 60), adios (V-gip, G-nav, AN-gip-5vill-araq, R; Urt II 60, Añ), aio (G-azp-bet, AN-gip-larr; aixo V-gip, G-azp). Ref.: Lrq; Etxba Eib (adixo); EAEL 234; Elexp Berg (adios).

    Tr. Desde el s. XIX, y especialmente en el XX, pierde terreno en favor de agur. En la tradición vizcaína sólo se documenta en Añibarro. La forma adios, que como interj. es casi tan frecuente como adio, apenas aparece, sin embargo, como sustantivo. Adiu, documentado desde Etcheberri de Ziburu (hay algún testimonio anterior no seguro), se encuentra en autores labortanos hasta mediados del s. XIX. En la tradición meridional, desde mediados del s. XIX, empieza a aparecer la forma con -r-, cuyo uso se circunscribe a bersolaris y diálogos populares. En DFrec hay 2 ejs. adio y 1 de adios.

    Sinonimoak:  interj. eta iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [agurtzean erabiltzen den hitza] : agur
    [akabo] : akabo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. ¡adiós! (2) interj. adiós, se acabó, se terminó (3) iz. despedida, adiós
    fr (1) interj. adieu!, au revoir! (2) interj. adieu, c’est fini (3) iz. adieu, adieux
    en (1) interj. goodbye, bye, bye-bye; hello (2) interj. it’s all over; that’s that (3) iz. farewell
    port (1) interj. adeus! (2) iz. (despedida) adeus

    Entzun:

    Adio, ikusi arte! (Elhuyar Hiztegia)

    Adio iparreko amodioei, adio maitagarri sorginduei, adio ipuinetako landetako etxe lastozko teilatudunei, eta adio nardaturik nindukan ez-dakit-zeren aintziraren adar hari ere. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Orduan, adio, eta suerte ona izan. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    adio (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Inaki Agirre 8:51 am on 2014/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tiborta 

     iz. Arraunaren muturreko zati mehea, eskuez heltzen zaiona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Itsas.) empuñadura [del remo]; puño
    fr poignée [de l’aviron]
    en handle (of the oar)
    port empunhadura; punho

    Entzun:

    Tiborteari eusten ikasi beharra daukak, Martin, gizon egingo bahaiz behintzat. Baleen berbaroa, E. Jimenez.

    Usaia ukan behar du batek arraunlari izateko, leunduena izanagatik ere tibortaren igurtziak, berriren berriz, baba sortzen baitu, lehertu zartatu odoldu, zauri eginda uzten dizu eskua. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005). Orr.: 215] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tiborta (FlickrCC, Alberto Varela)

     
  • Maite 12:09 pm on 2014/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    deskonprimatu 

    ad. INFORM. Konprimatutako fitxategi bat jatorrizko tamainara leheneratu, horretarako programa berezi baten bidez.  (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es descomprimir
    fr décompresser
    en uncompress, decompress
    port descomprimir

    Entzun:

    Jaitsi duzun karpeta deskonprimatu behar duzu artxiboak ikusi ahal izateko.

     
  • Maite 7:50 am on 2014/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    trenkatu 

    (Ipar.) 1. du ad. Hautsi, ebaki. 2. da/du ad. Nekearen nekez jota geratu. 3. du ad. Hitzak behar bezala ahoskatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [erabaki]: erabaki, ebatzi
    [moztu]: moztu, ebaki, hautsi, murriztu, triskilatu, pikatu
    [ebaki]: ebaki, ahoskatu
    [nekatu]: nekatu, unatu, pot egin, ahitu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cortar, partir, separar (2) pronunciar; articular (3) resolver, decidir (4) agotar(se), cansar(se), fatigar(se)
    fr (1) trancher, couper (2) décider, résoudre
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Dena den, goiz edo berant, arazoa beharko zuen trenkatu. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Berriz ere ene baitan zerbait trenkatu zen. [Anaiaren azken hitza, Daniel Landart (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Bego – trenkatu zuen aitak -. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    trenkatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:59 am on 2014/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txingoka 

    adb. Oin bakar baten gainean, txingo. Txingoka ibili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txingoka (G-goi, AN-5vill; H (<ch-> V, G)), txinguka (Lar, H (<ch-> V, G)), txinkoka (G-to-bet), xingoka (L-côte; O-SP 224). Ref.: A (txingoka, txinkoka, xingoka); Gte Erd 148.

    A la pata coja.Xingoka noa, je marche au cloche-pied” O-SP 224. “Coscoxita, juego de muchachos que andan sobre un pie, encogido el otro, txinguka, txingilka ibilli” Lar. “Andar a la coxcojuela” Ib. “À cloche-pied” H (s.v. xingilika). v. xingilika. Batzubek danboliñaren soñuan dantzan, besteak pillotan, palankan […], burumutxika, txingoka, bilinbolaka […], eta beste onelako egikera, gorputzaren azkardade indar ta arintasunari dagozkiotenetan. Izt C 213s.

    Sinonimoak: iz.
    [oin bakar baten gainean] : txingoan, txangika, Ipar. xingilka, intxintxorrean, kisketean, oinka-oinka, trinkitin, xingili, xingilika (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, Labayru ikastegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    [jokoan] : harribanakoka, harrigorrika, kisketean, koxo-pla, lokarrika, txintxirrika (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) a la pata coja, a la rayuela (Elhuy.); (andar) sobre un pie; (jugar) a la pata coja (Labayru) (2) Jok. (jugar) al truquemé 
    fr fam à cloche-pied
    en hopping, on one foot
    port num pé só

    Entzun:

    Barre eutsiezinak puztuta, oilanda bat zirudien, biribil-biribil, hantxe saltoka, txingoka, eskortaren erdian. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txingoka (Argazkia: Formfonts, Alan Fraser)

     
  • Maite 7:41 am on 2014/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    krispeta 

    iz. Erretzean, lehertu eta ireki den arto-alea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [krispeta] : palomita (5000 Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es palomita (de maíz)
    fr pop-corn
    en popcorn
    port pipoca

    Entzun:

    Ez da krispetak jan ohi diren zinema mota, istorio barnekoi eta intimista baizik, xehetasunez eta xarmaz betea, kariñoz eta talentuz ondua; ea euskaldun jendeak erantzuten duen aretoetan, euskal zinemak aurrerantz jarrai dezan.  [Etxeko kontuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu, 2014-09-23)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    krispeta (PixaBay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel