Updates from abendua, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:33 am on 2014/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    tentu 

    iz. 1. Berezko izaera edo izateko modua; umorea. Tentu onez dabil gaur. 2. Unea, aldia. Tentu txarrean heldu zaizkit diru eske. 3. Sena, norberaren baitakoa. Bere tentuan dago. 4. Zuhurtzia, zuhurtasuna. Tentuz ibil hadi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [tentu] : 1 zuhurtasun, zuhurtzia, ganora 2 sen, zentzu, izaera, jite, aiurri, tenperamentu 3 jarrera,  tenore, prestaera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) humor, temple; carácter, disposición (2) [unea] momento, circunstancia, ocasión (3) [tentazioa] tentación, prueba (4) [sena] juicio, sentido, razón (5) [zuhurtzia] prudencia, sensatez
    fr (1) humeur, tempérament (2) [unea] moment, circonstance, occasion (3) [tentazioa] tentation, épreuve (4) [sena] raison, esprit, bon sens (5) [zuhurtzia] prudence, sagesse
    en (1) [aldartea] mood, temper; humour (Br); humor (Am) (2) [unea] moment, time (3) [tentazioa] temptation (4) prudence, caution, care
    port (1) humor; gênio (2) momento, circunstância (3) tentação (4) juízo (5) prudência

    Entzun:

    Tentu handiz ibiltzen naiz, inolako tontakeriarik egin gabe. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tentu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:45 am on 2014/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    osasun 

    iz. 1. Gaixotasunik gabeko egoera (Osasunerako Mundu-Erakundeak, ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera, eta ez bakarrik gaixotasunik gabekoa, bezala definitzen du). Osasun ona. Osasuna galdu. Geroztik ez zuen osasunik izan. 2. Organismo baten une jakin bateko egoera fisikoa. Zure osasunak ez dizu horrelakorik egiten uzten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [gaixotasunik gabeko egoera]: osagarri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) salud (2) sanidad
    fr (1) santé (2) service sanitaire
    en health
    port saúde

    Entzun:

    Horrela estatuak milioika euro irabazten ditu urtero, bai, azkenean bera baita benetako irabazlea sari potoloa lortzen duena zozketan parte hartu barik. Eta gu, osasuna dugulako eskerrak ematen jardungo dugu ez baitzaigu tokatuko! [Loteriaren iruzurra, Leire Narbaiza (Kalamuatik Txargainera, 2014-12-22)]

    osasun (Pixabay, CC0 Public Domain, geralt)

     
  • Maite 8:51 am on 2014/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    apotatu 

    du ad. Apoteak txerriemea estali. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘apotu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apotatu. “(G, AN), cruzar el ganado de cerda” A. v. apotu (3). (V). Ref. A; Iz ArOñ. “Cubrir la cerda. Apotzera eroan dabe txarri emea (V-m)” A. “Apótu da, (la cerda) ha sido cubierta por el semental” Iz ArOñ.  “(V), tener acto carnal, fornicar” A.

    Sinonimoak: iz.
    [apotatu] : apotu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ser cubierta la cerda por el cerdo; cubrir la cerda con el semental
    fr couvrir, monter
    en to mate with
    port  cobrir, montar

    Entzun:

    Apotu da!  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Apotzera eraman dute txerri emea! (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    apotatu (Zaldieroa, De rerum natura)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ponpa 

    iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. • TEKNOL. beroponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hotsandia]: zah.arrandia, hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar.
    [isurkari bat edo gas bat lekualdatzeko tresna]: uhaga

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Teknol.) bomba (2) pompa, vanidad, grandeza (3) (Mus.) bomba
    fr (Teknol.) pompe
    en pump
    port (1) bomba (2) pompa, suntuosidade, ostentação

    Entzun:

    Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot. [Tronutik, Anjel Erro (Jira, 2014-12-13)] (Berria.eus)

     
  • Maite 8:27 am on 2014/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    plugin-a 

    Plugin (ingelesez, plug-in -konektatu- addin, add-in, addon edo add-on izenekin ere ezaguna) bat aplikazio (Web nabigatzaile edo eposta bezero bat, adibidez) nagusi (edo ostalari) bati funtzio edo baliagarritasun zehatz bat emateko ordenagailu programa bat da. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [plugin-a] : plugin-a (Euskalterm);  plugin (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es complemento, plug-in
    fr plug-in, plugin, module d’extension, module externe, greffon, plugiciel, add-on, add-in
    en plug-in, add-in /addin, plugin, extension, add-on / addon
    port plugin, módulo de extensão, plug-in, add-in, add-on

    Entzun:

    Euskarazko softwarea deskargatzea: Plugin-ak

    [jatorrizko gunea: euskara.euskadi.net]

    QuarkXPress-erako hitz-zatitzailea
    Elhuyar hiztegiak
    UZEIren sinonimoen hiztegia

    Azken eguneratzea: 2014/11/27

    plugin-a (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:57 am on 2014/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    tenk 

    1. izond. Egoera teinkatua.  2. interjek. Mugitzen ari den norbaiti gera dadin agintzeko erabiltzen den interjekzioa.

    Sinonimoak: iz.
    [tenkatua] : tenkatu, atezu
    [gera dadin agintzeko] : geldi hor!

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. ¡alto!, ¡detente!, ¡para! (2) adb. tirante; tenso, -a
    fr (1) interj. halte ! (2) adb. tendu, -e
    en izond. taut, tense, tight
    port (1) alto! (2) tirante, retesado(a)

    Entzun:

    Aurpegiko arrastoak tenk ditu.  [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tenk! -oihukatu zion polizia-agenteak.

    tenk (Argazkia: froshvocab)

    tenk (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:20 am on 2014/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    bahimendu 

    iz. 1. Blokeatzeko ekintza eta horren ondorioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘blokeo’)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

    [blokeoa]: blokeo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embargo
    fr embargo
    en embargo
    port embargo

    Entzun:

    Berlingo Harresia eraiki zuten urte berean hartu zituzten AEBek Kubaren aurkako lehenbiziko neurri ekonomikoak, 1961ean. Harresiak 28 urte egin zituen zutik, eta haren eraisteak Gerra Hotzaren bukaera sinbolizatu zuen. Baina Kubaren aurkako bahimenduak hor jarraitu du, bertze mende laurdenez.  [Historia, aldatzeko bidean, Mikel Rodriguez (Mundua, 2014-12-18)] (Berria.eus)

    bahimendu (wilpf.org, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel