Updates from uztaila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:08 am on 2015/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    suge 

    suge (Wikimedia Commons, Termininja)

    iz. ZOOL. Ofidioen subordenako narrasti eskuamatuen izen arrunta. Gorputz luzexka dute, ez dute hankarik eta herrestaka ibiltzen dira. • burubiko suge. Anfisbenidoen familiako narrasti eskuamatuen izen arrunta. Gorputz zilindrikoa dute, ez daukate hankarik eta lur azpian bizi dira. || eskailera-suge. Elaphe scalaris. || eskulapioren suge. E. longgisima. || hegoaldeko suge leun. Coronella girondica. || iparraldeko suge leun. Coronella austriaca. || kriskitin-suge. Biperidoen familiako zenbait sugeren izen arrunta. Isatsaren muturrean kaskabiloaren antzeko soinua egiten duten adarkizko eraztun batzuk izaten dituzte. Odoleko zeluletan eragina duen eta arriskutsua gerta daitekeen pozoia dute. Amerikan bizi dira, Kanadako hegoaldea eta Argentina bitartean. || lurpeko suge. 20 cm inguruko burubiko sugea, Iberiar penintsulan eta Afrikako iparraldean bizi dena (Blanus cinereus). || Montpellierko suge. Malpolon monspessulanus. || suge berde-hori. Coluber viridiflavus. || suge biperakara. Natrix maura. || suge gorbatadun. N. natrix. || suge koral. Elapidoen familiako hainbat sugeren izen arrunta. Eraztun gorri, beltz eta zuriz jantzitako gorputza dute. Oso pozoitsuak dira eta Amerika eta Asian bizi dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) serpiente; culebra
    fr serpent ; couleuvre
    en snake
    port serpente

    Entzun:

    Neurtu ez zezakeen une etengabe batez gizona suge erraldoiaren parean aurkitu zen, horma bezain geldo, paralesiatua. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    udako suge (@zaldieroa)

     
  • Maite 10:44 am on 2015/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    lerdamin 

    iz. Zenbait landaretatik ateratzen diren erretxina usaintsu eta mingotsei ematen zaien izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lerdamin (A DBols).

    1. Acíbar, áloe. v. aloes. Eun bat libera mirra ta lerdamin (Io 19, 39). “Mixturam myrrhae et aloes”. Or MB 375 (Or mirra ta altzibarra, BiblE mirra eta aloe).

    2. Mirra. Artu lurringai bikaiñetatik bost eun sikel lerdamin yator. “Myrrhae”. Ol Ex 30, 23 (BiblE mirra). Lerdamiña eta zumintzaz egindako nastaketea. “Mixturam myrrhae et aloes”. Arriand Io 19, 39.

    Sinonimoak: iz.

        [aloea]: aloe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. h. aloe áloe, aloe
    fr Bot aloès m
    en (Bot) aloe; (Farm) aloes
    port m aloés m inv, áloe m

    Entzun:

    Lerdaminaren onurak, gure inguruan orain dela gutxi zabaldu diren arren, aski ezagunak dira antzina-antzinatik.

     

    lerdamin (FlickrCC, Biology Big Brother from Eukaryotic Cell, Organism)

     
  • Maite 10:39 am on 2015/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txitxi-burruntzi 

    ZOOL. Odonatuen ordenako intsektuen izen arrunta. Handiak dira eta gorputz luzea eta bi hego-pare horizontal dituzte. Begi konposatu handiak dituzte, fazeta ugariz osatuak, intsektuak hegan harrapatu ahal izateko aproposak. Larbak akuatikoak eta harrapariak dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘burruntzi’)

    Sinonimoak: iz.

    [burruntzia]: burruntzi, mariorratz, sorgin-orratz, mariburduntzi Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) libélula; caballito del diablo
    fr (Zool.) libellule
    en (Zool.) dragonfly
    port (Zool.) libélula

    Entzun:

    Ganbaran, jaki debekatuz beteriko txarro, garrafoi eta gainerako ontziak zeuden lekuan, argi zulo txiki biribil bat zegoen barrotezko hesi batez hornitua; kale katu bat baino gehiago geratu zen barrote punta zorrotz haietan txitxi burruntzi bihurturik. [Suite frantsesa, Irene Nemirovski / Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola (Alberdania, 2011)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    txitxi-burruntzi (Argazkia: Ander Morea, @karhobi)

     
  • Maite 10:39 am on 2015/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    goitiko 

    iz. 1. Gela, barrunbe, eraikin edo eraikuntza baten estalkiaren barneko aldea. 2. Ukuiluko goialdeko lastategi edo belartegia. 3. Ahosabaia. • sabel-sabai. ANAT. Ik. diafragma. • SABAIA EMAN. Eraikin bati estalkia jarri, teilatu eta sabaia biak bat direnean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [teilatupeko solairua]: goitiko, ganbara Heg., goianengo Bizk., goitegi Bizk. g.e.
        [ganbara]: ganbara, mandio, ganer Ipar., mandiota g.e.
        [ahosabaia]: ahosabai, aho-ganga Ipar., aho-zeru g.e., ganga Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. techo, tejado, techado, techumbre; [autoarena, bagoiarena] techo, cielo 2 iz. [lastategia, belartegia] pajar, granero, henil; desván, ático 3 iz. [ahosabaia] paladar, cielo de la boca 4 iz. terreno de forraje 5 iz. [ontzi batena] bombeo, comba, convexidad, panza
    fr 1 iz. plafond, toit 2 iz. [lastategia, belartegia] grenier [à foin, à paille] ; pailler 3 iz. [ahosabaia] palais
    en 1 iz. [barrukoa] ceiling; roof (kanpokoa) 2 iz. [lastategia, belartegia] hayloft 3 iz. [ahosabaia] palate, roof
    port 1 teto

    Hiriaren kanpoko aldean zihoazen, La Madeleine herrian, Errepublikaren Etorbidean. Bidea lurperatuta dago zati batean, eta autobusa zubipera sartzean gertatu zen ezbeharra. Tunelak 2,6 metroko altuera du, eta autobusak, metro bat gehiagokoa. Ez zen kabitu. Abiaduraren indarraz, aurrera jarraitu zuen metro batzuetan, sabaia hautsita. Zubipean geratu zen.  [Inputatu egin dute autobus gidaria, arduragabekeriaz jokatu zuelakoan, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2015-07-28)]

    sabai (Argazkia: repararyarreglar.com)

     
  • Maite 9:28 am on 2015/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    plazabaratze 

    iz. Plaza lorategia.  (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [plazabaratze] : plaza lorategi (Nola erran hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es m (jardinillo) plaza ajardinada
    fr square
    en (petit jardin public) park, public garden
    Entzun:

    Mendeburu honen ospatzeko, kontzertu batzuk Albeniz plazabaratzean eskainiko dira:
    pour célébrer ce centenaire, des concerts seront offerts au square Albeniz
    (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    plazabaratze (Argazkia: Aitor Argotek bidalia)

     
  • Maite 11:34 am on 2015/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kliska 

    iz. Begien itxi-irekia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kliska (BN? ap. A; Dv), klixka (S (Foix) ap. Lh).

    Guiño, pestañeo. “Clignement, cillement, signe d’intelligence” Dv. v. BEGI-KLISKA.  Begi urddin xuritu handituak kliska batean ttipitu, urddindu berriz eta hetsi. Leon GH 1936, 409.

    kliskada.

    1. Ruido producido por la rotura de cristales. Bateko edo besteko kristal ausien kliskadea. Erkiag Arran 153.

    2. klixkada. “Clignement, keinada, kheinu, klixkada” T-L. v. 1 kliska.

    Sinonimoak: iz.
    [kliska] : betikara, itxi-ireki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) parpadeo, pestañeo
    fr (Ipar.) clignemet
    en blinking,
    port pestanejo

    Entzun:

    KLISKADAK

    Ezkatak, Leire Bilbao (Susa Poesia, 2006)

    Herentzian jaso ditudan oinokin
    ibili gura zintuzket
    ez bazaizkit urruti joaten
    ez badidazu pausoa lapurtzen
    hurreratzen naizenero

    Herentzian jaso ditudan eskuokin
    haztakatu nahi zintuzket
    dunak sortu zure azalean
    oasiak bilatu zure lehorrean

    Herentzian jaso ditudan begiokin
    ez dut zure iragana ikusten
    geroa irakurri nahi nizuke ninietan
    baina hodeituak dituzu
    gautzen doaz kliskada bakoitzeko

    Herentzian jaso ditudan herentzia guztiokin
    nire begietan itxuraldatzen zara
    zure begietako hodeien antzera

    [Ezkatak, Leire Bilbao (Susa Poesia, 2006)]

     
  • Maite 8:58 am on 2015/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    pingback 

    Webgune baten egileak norbaitek bere artikulu baterako lotura bat jartzen duenean ohartarazteko balio duen sistema da. Honi esker, bere artikuluetarako loturak nortzuk jartzen dituzten jakitea errazten da. WordPress bezalako blogak argitaratzeko sistema batzuek automatikoki onartzen dituzte pingback ohartarazpenak. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pingback
    fr pingback
    en pingback
    port pingback

    Entzun:

    Pingback batetik iritsi nintzen bere blogera. Harrezkero, argitaratzen duen oro irakurtzen dut.

     

    pingback (Infografia: abdiseno.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel