Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:02 pm on 2016/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    baratxe 

    adb. Emeki, geldiro. Emeki eta baratxe sartu behar gara egitekoetan. • BARATXE-BARATXE. Oso astiro, poliki-poliki. Baratxe-baratxe, badoa urrun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baratx (S; SP (que cita a Ax), Ht VocGr, Lar, Añ (AN), Hb ap. Lh (-ax), H), baraitz (A, que cita Sacram), baatx (S), batx. Ref.: Lh (baatx); Gte Erd 260. Azkue no precisa si se refiere a baratx o a baratxe: “Baratx, baratxe: […] 2.º (V, L, BN, R, Sc), lentamente”.

    I (Adv.). 1.Peu à peu” Ht VocGr. “Lentamente“, “poco a poco” Lar, Añ. “Baratx mintzatzen düzü (S)” Gte Erd 260 (s.v. poliki). “Zu(a)za baratxago (S)” Ib. 145. v. baratz, baratxe. Eta anhitz egunez baratx ioaiten genela, eta nekez Gnidako aurkhara heldurik. Lç Act 27, 7 (He nekhez, TB pisuki, Dv emeki, Ol, Ker astiro, IBk geldiro, IBe geldi-geldi). Hala ikhusiko duzu dendari baten etxean ere, ofizialeak abiadura handia daramala, pontuak husu eta laster emaiten tuela; baiña aprendiza bakhan, baratx <barath>, eta pontuak kontatuz bezala hari dela. Ax 91 (V 61; 2.a ed. baratz). Mezu egin nezan herabea, berant ioan zedin, eta baratx, eta itzul deus gabea. “Lentement”. O Pr 316. Mandatari hotza, berant abia, baratx ioan, eta itzuli hutsa. Ib. 642. Khantatüren dela phausüz edo baraitz. Sacram 13. Ari zidie, arren, aisa bizi zela erran delako arotza eta ari zela, berindabarranba, dote bibil baten athetzen bere Xaxirentako, ago batx! Gure arotza bethi ezin heltian zen! GAlm 1937, 55 (ap. DRA). 2. “Baratx, baratxe: 1.º (V-arr-oroz), raras veces” A. v. 2 baratxi.

    II (Adj.). 1. (S; Gèze). “Lent” Gèze y Lrq. 2. (Añ (V)). “Raro, separado, escaso” Añ.

    Sinonimoak: adond. Ipar.

        [astiro]: apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, erreposki Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) despacio, lentamente, poco a poco, paulatinamente
    fr adb. (Ipar.) lentement, peu à peu
    en adb. slowly
    port adv devagar, (gradual o lentamente) pouco a pouco

    Entzun:

    BERROGEI MINUTUTAN EZ ESATEKO BELDURRA

    Esan bare. Esan niri. Esan zakar
    Esan ez dugula elkar maitatzen asmatzen
    Esan ez dugula orbainak gozatzeko betarik hartzen
    Esan niri. Esan zakar. Esan geldi

    Esan zakar ez gaituela geroak horrela nahi
    Esan ez dugula geroa horrela nahi
    Esan gatz gehiegi eman diegula:
    Esan gure irekiek larregi ikasi dutela

    Esan baratx. Esan niri. Esan zakar
    Esan hildura xarea hazi zaizula zuri ere
    Esan aztarrika ekiten diola egunsenti bakoitzari
    Esan nahikoa dela, akitu egiten direla bihotzak

    Esan ez dugula oinazearen gorazarre eginen
    Esan ez gaituela edonola nahi
    Esan itxarotea ere badela bizitzea
    Esan itxarotea ere badela bizitzea

    Esan gozo. Esan soilik. Esan

    [Harrien lauhazka, Iñigo Aranbarri (Susa poesia, 1998)]

     
  • Inaki Agirre 3:32 pm on 2016/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    txigorki 

    txigorki, xigorki (Urt IV 229). “Carbonella, […] haragi ikhatz gañean erréa, errerikakoa, xigorharagia, xigórkia” Urt IV 228s. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Hiztegi Batuan

    txigorki iz. ‘(ogi, patata…) txigortua

    Sinonimoak: iz.

        [tostada]: tostada Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tostada, pan tostado; cualquier alimento tostado
    fr toast
    en (rebanada de pan tostado) toast
    port torrada

    Entzun:

    Biharamun goizean gosaltzeko, arto-malutak jan zituzten, eta poteko tomate hotzak xigorkietan. [Harry Potter eta Azkabango presoa,  J.K. Rowling/Iñaki Mendiguren (Erein, 2001)] (Egungo Euskararen Hiztegia)

    txiforki (FLickrCC, eatingeast)

     
  • Maite 11:39 pm on 2016/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    dutxulu 

    iz. (Ipar.) Ontzi batean, daukan likidoa jaria dadin, egiten den zuloa; txorrota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dutxzulu] : txorro, iturri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) espita, canilla; grifo
    fr iz. robinet, cannette
    en iz. [upelean] spigot, bung; [txorrota] tap, faucet
    port torneira

    Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zahi, zohi, bela, harma, zamuka, zamari, dutxulu, beharri.  [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    dutxulu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 5:38 pm on 2016/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    topaldi 

    iz. 1. Talka, txoke; danbateko 2. Topa; brindis (Heg.)  3. Bilera, batzar, topaketa; elkarretaratze

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) choque, golpe (2) brindis (3) encuentro
    fr (1) crash, collision (2) toast (3) meeting, encounter
    en (1) heurter, coup  (2) toast
    port (1) choque, golpe (2) brinde (3) encontro

    Entzun:

    XIII. topaldia: Euskaltzaleen aktibazioa XXI. mendean.  Topaldia  streaming bidez jarraitu ahal izango da egun osoan. [Egitaraua]

    topaldi (Argazkia: Iban Arantzabal)

     
  • Maite 7:38 pm on 2016/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    zur 

    iz. 1. Zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai gogorra. 2. Gai horren zatia, sutarako ez dena (hala denean egur esaten zaio). Zur landuz eginiko irudiak. 3. KIR. Golferako makila, zurezko burua duena, zehaztasun handirik gabeko kolpe luze eta indartsuak jotzeko erabiltzen dena. 4. MUS. Haize-instrumentuen familia osatzen duten bi azpifamilietako bat (bestea metala da), txirula, klarinete, oboe, saxofoi, etab.ez osatua. 5. Ik. zuhur. • zur-alkohol. KIM. Metanola. • ZUR ETA LUR. Guztiz harriturik. Hura entzunda, zur eta lur gelditu nintzen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [gai izpitsu eta trinkoa]: egur Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. madera (2) iz. (Kir.) [golfean] madera (3) iz. (Mus.) madera (4) iz. Ik. zuhur
    fr iz. bois
    en iz. wood
    port iz. madeira

    ZURA dokumentala, egurrak izan duen garrantzia jendarteratzeko jarri dugu abian. [@zura eta zura.eus]

    zur (Irudia: @zurafilma)

     
  • Maite 10:52 pm on 2016/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    jostorratz 

    iz. Josteko orratza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [orratza]: orratz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aguja (de coser)
    fr iz. aiguille (à coudre)
    en iz. needle [for sewing]
    port iz. agulha

    Entzun:

    Medikuak pentsatuko zuen: «Adin horretan? Ez dauka-eta haria jostorratzeko txulotik pasatzen ibili beharrik!». Operatu gabe ere nahiko bizitza normala egin dezakezu, argitu zion medikuak, baina emakumeak, irmo: nola egingo dut ba bizitza normala ezin badut irakurri! [Enigma, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-01-19)] (Berria.eus)

    jostorratz (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:10 pm on 2016/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    laratz 

    iz. Sutondoan, kebidetik zintzilik dagoen katea gakoduna, pertza, galdara, etab. esekitzeko erabiltzen dena. Oreina larrean, bertza laratzean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llar(es) (2) iz. (Teknol.) cremallera
    fr crémaillère
    en cauldron chain

    Entzun:

    Pentsa baserrietako beheko su, laratz eta tximinia haiek, zenbat egur mota erre eta kiskalitakoak ziren, zenbat kontu gordetakoak, zenbat eltzeko han errosarioz ondutakoak, zenbat zur usain eta lurrin kedarretan usnatuak… [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laratz (Irudia: afuegolento.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel