Updates from maiatza, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:07 pm on 2020/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    mahaigaineratu 

    ad. Ahotara ekarri, gaia atera.

    Sinonimoak: iz.

    [mahaigaineratu] : azaldu, esan, proposatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. plantear, traer a colación
    fr proposer, mentionner
    en set out, lay out, bring up
    port expor, explicar, apresentar; trazer à colação

    Testuinguruan

    Gosariko mintzagai nagusia, ordea, ez zen hura bezain arina izan mahaikideentzat, Amaiari – besteei bezala ziurrenik – buruan biraka zebilkion galdera mahaigaineratu zuenean, etxe barneko giroa kanpokoa bezain ilun jarri baitzen berriz. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:20 pm on 2020/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    mundrun 

    iz. Galipota, brea. Txirrindularia patar batean erori zen, beroarekin mundruna urtua zen bihurgune batean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mundrun. (L-ain, BN-lab, S ap. A ), mundruna (T-L).
    Alquitrán. “Asphalte” , “bitume” T-L. v. alkaterna, asfalto, galipot.
    Emaiten badiozu neguan [sagartzeari] lurretik bizpahiru erhi trebes mundrun ez inguruan ustei bat. EGAlm 1903, 33. Alkaterna edo mundrun. EOnAlm 1906, 40. Ihizko untzi bat hartu zuen harentzat, mundrunaz eta bikez emokatu, haurra hartan ezarri eta ihien artean utzi. Bibl Ex 2, 3 (Urt alkaternaztatu, Dv naslika, Ur, Ol betun, Ker lika, BiblE galipot).

    Sinonimoak: iz.

    iz. [galipota]: betun, brea, alkaterna Ipar., galipot Heg., naslika Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Kim.) alquitrán
    fr iz. goudron ; bitume
    en iz. tar
    port alcatrão, piche

    Testuinguruan

    Zangoak lurrean, besarkadak oraindik faltan.
    Ezin da atzera egin, hobe! Erabat galdu ginen han…
    Ez genuen mirailan mehatsua ikusi nahi.
    Nola utzi bide bat, beste biderik omen ez denean?

    Baina kolpe batez, bortxaz den dena gelditu da.
    Mundrun ta zementuzko egia pitzatu da.
    Zer eginen dugu orain? Zuloak tapatu?
    Ala artesi bakoitzean proiektu bat landatu?

    Sortu, hazi, hezi,
    ikasi, irakatsi,
    hautatu, erabaki,
    berriz bizi arazi,
    konpondu ta trukatu,
    jan ta elikatu,
    ahal den dena birtokiratu…

    Bihar, hementxe bertan da…
    Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
    Bihar, hementxe bertan da…
    Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

    Energia, kultura, kontsumoa, laborantza
    ala ekonomia,
    kudeaketa, osasuna ala hezkuntza gure eskura izan
    daitezela

    Bihar, hementxe bertan da…
    Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
    Bihar, hementxe bertan da…
    Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

    Hementxe eta oraintxe…
    Bihar hementxe bertan da.
    Bihar hemen egiten da.

    [Bihar, Jurgi Ekiza (enbata.info, 2001)]

     
  • Maite 11:51 pm on 2020/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    aztoratu 

    ad. aztoratu, aztora, aztoratzen || da/du ad. Izuak, ezinegonak edo gertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak asaldatu edo bere onetik atera. Ardiak aztoraturik, alde orotara lasterka, ez jakin zer egin, ez nora jo. Aztoratutako astarra baino zakarragoa. Hobira joan eta gorputz hila aurkitu ez dutelako aztoratuta dabiltza. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [asaldatu]: asaldatu, nahasi, nahaspilatu, zentzordatu Zub., iskanbilatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. turbar(se), azorar(se), inquietar(se); alterar(se), alborotar(se), excitar(se)
    fr da/du ad. se troubler, s’affoler, s’inquiéter
    en (1)  da ad. to be disturbed, to get worried, to become alarmed; to be embarrassed; to be bewildered/confused; to be upset; to be agitated (2) du ad. to disturb, to worry, to alarm; to embarrass; to bewilder; to upset
    port da/du ad. turbar-se, perturbar-se, preocupar-se; alvoroçar-se, alvorotar-se

    Testuinguruan

    Ilargi beteak bizidunak aztoratu egiten dituela gauza jakina da; galdetu, bestela, ospitaleetan lan egiten dutenei. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:32 pm on 2020/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrekin 

    berrekin, berrekin, berrekiten || dio ad. Berriz ekin. (nor osagarririk gabe). Bihar berrekingo diozu lanari. Hilerrian sartu gabe berrekin nion bideari (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrekin. birekin Neols. creados por Arana Goiri en 1897 y 1896 respectivamente (AG 1508 y 2337). “Berrekin, de berr- y ekin ‘emprender‘” NeolAG. “Birekin (volver a emprender) de ekin (emprender)” AG 2337.
    1885. Berrekitten da Loiolako etxe deuna egitten. (1897). AG 1508. Gaur gauerako ostatu / nere ermitan badezu. / Biar ber-ekin dezazun pozik / orain lo, amets egizu. SMitx Aranz 24. En DFrec hay dos ejs. de birrekin.

    Sinonimoak: iz.

    [berrekin] : berrabiatu, berriz ekin, berrasi, birlotu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dio ad. reanudar, reemprender
    fr reprendre, continuer; réentreprendre
    en resume, restart; resume
    port retomar, recomeçar; continuar, prosseguir

    Testuinguruan

    Zeruko izarrek beren ibilbide argiari berrekin zioten. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)]

     
  • Maite 11:11 pm on 2020/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxkuxeatu 

    kuxkuxeatu, kuxkuxea, kuxkuxeatzen || du ad. (nor osagarririk gabe). Kuxkuxean aritu, kuxkuxean ibili. Orain ulertzen dut; kuxkuxeatzera etorri zara! || (nor osagarriarekin). Bazterrak kuxkuxeatzen ibiliko zen (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kuskuseatu. kuxkuxeatu (G-bet), kuzkuzeatu. Fisgar, espiar. Haurrek leihoetatik kuzkuzeatzen zuten. K. Izagirre Gauzetan 39.

    Sinonimoak: iz.

    [kuxkuxeatu] : ikusmiratu, ikusmiran/kuxkuxean/zokomiran/usainka ibili (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  du ad. husmear, curiosear, rastrear
    fr du ad. fouiner, suivre
    en du ad. snoop, track
    port du ad. bisbilhoteiro, faixa

    Testuinguruan

    -Zer zabiltza kuxkuxeatzen? [Ezkon kanpaiak urrun!, Goenkale, 2009 (Erein, 2001)]

     
  • Maite 10:27 pm on 2020/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    muturkatu 

    ad. muturkatu, muturka/muturkatu, muturkatzen || 1 du ad. Zerriak edo basurdeak, hazkurria aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. Basurdeek soroa muturka ez dezaten. 2 da ad. Naf. Behaztopatu. Muturkatu nintzen eta lurrera erori. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    muturkatu. 1. (V-gip (+ -kaatu), AN-araq, B, Sal; Lar, H (-th-), VocB ), muturketu (AN-larr-ulz). Ref.: A; Iz ArOñ , Ulz (muturkétu); Asp Leiz (arrotu); Satr VocP. “Hocicar, hozar la tierra” Lar. ” Alhor handi bat ere muthurka dezake gau batez basurde batek ” H. Cf. VocNav: “Muturquiar, hozar los cerdos (V. de Odieta)”. Bil ezak zitua, bil ezak, muturkatu> dukan lur ortan. Or Mi 59 (dirigiéndose a un contrario al que ha derribado). Gaztain zâr ori muskildu, bildu, / zaborrez estal ezazu, / larre-zerri naiz ezkur-basurdek / ez dezaten muturkatu. Or Eus 87. Rascar la superficie, indagar. Muturkatu ezkero, berriz, ez uke paltako, Austin mendian moskortu egin dala esango lukean mingain gaiztorik. Lek EunD 45.

    2. (A), muturketu (B ap. Izeta BHizt2 ). “Tropezar” A. ” Muturketu nitzen ta lurrera erori ” Izeta BHizt2. Artuko zaituzte beren eskuetan, arri zenbaiten kontra muturka etzaitezin. Echn Mt

    Sinonimoak

    ad.    [haztakatu]: aztarrikatu, haztakatu, induskatu, uxartu, musurikatu Ipar., kafatu g.e., aztertu Bizk. g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. hozar, hocicar; escarbar (2) da ad. (GN) tropezar
    fr (1) du ad. fouir avec le museau; gratter (2) da ad. (GN) trébucher
    en (1) du ad. rout, root; dig (2) da ad. (GN) stumble, fall over
    port (1) du ad. fuçar, cavar; escavar, cavar (2) da ad. (GN) tropeçar.

    Testuinguruan

    -Hiru eta erdietan ilunpetan jaiki zelarik, bi pauso egin zituen eta hirugarrenean muturkatu zen. [Errateko nituenak, Pello Salaburu (Erein, 2014)2001)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2020/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    malgutu 

    ad. malgutu, malgu/malgutu, malgutzen|| 1 da/du ad. Malgu bihurtu. Gure hizkuntza malgutzeko. Orain arte duen jarrera irmoa malgutzeko ere eskatu du. Batzuek diote lege hori dela sobera garratza eta sobera gogorra; behar dela, beraz, poxi bat malgutu eta guritu. 2 da/du ad. Tolestu, makurtu, okertu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Tr. Documentado al Norte en Axular, Pouvreau, Duvoisin, J. Etchepare y en un ej. de Eskualdun Egunaria, y al Sur en Zinkunegi, Lizardi, Amezaga, Gandiaga (Elorri 100) y Azurmendi. En Mirande aparece malgurtu, tal vez errata.

    1. (L-ain ap. A ; SP (sin trad.), Dv), malgurtu. Doblar(se), plegar(se).
    Iende thaillu batzuk […] den traburik ttipienean behaztopa, kanabera bezala malgu eta plega. Ax 456 (V 297). Zume batzu bezala malgu detzazkegu [hitzak] gogoaren harat-hunat guzier uztartuz. JE Bur 175. Zorigaitzez, gure eskuara gogorsko izanki hoin labur gerruntzez malgutzeko! JE GH 1929, 318. Aren oñek ikutzen / ote dute lurra? / Ezetz diot: ezpaita / malgutu belarra. ‘No se doblega’ . Ldi BB 58. Malgu zaitezte, belaun zurrunok. Amez Hamlet 110. Begiratzen ziolarik alaba besoetakoari […], gerri meharra haren besoan malgurturik landare gazte bat izan bailitzakeen. Mde HaurB 30. (Fig.). Someterse, doblegarse. Bearkunean utsegitea bildurra agertzea da, irañari malgutzea da. “Someterse” . Zink Crit 45. Inclinar. Gorphutza aitzinerat malgutuia, zerbaitek iratzen balu bezala. EskLAlm 1901, 5. (ap. DRA) Nire bizkarrera malgutu zure buru baltz bigun ule-joria. Azurm in Gand Elorri 189. “(L), encorvar” A.
    Lan jarraikiak malgutzen du gathibua. Dv Eccli 33, 27 (Ol, Ker makurtu, BiblE makurrarazi).

    2. Ablandar, debilitar. Hainitz bekhatuk lizuntzen dute gizona […], tentamenduk kargatzen, plazerek malgutzen eta flakatzen. SP Imit III 48, 2 (Ch flakatu, Ip ahültü). “Suavizar” Lar. (H). Ablandar, hacer flexible. ” Lastoa marruskatzez malgutzea, rendre la paille molle en la broyant dans la main. […] Zumea bihurtuz malgutzea, rendre la vime fléxible en la tordant” H. “Au fig., rendre docile, doux, maniable, dompter, apprivoiser. Nola malgutuko duzu senhar gozagaitza? […], comme rendrez-vous traitable un mari difficile à vivre? […] Zaldi izikorra malgutzeko gaitz, cheval ombragueux, difficile à dompter” H.

    Sinonimoak: ad. (Adorez sinonimoen hiztegia)

    1. moldatu, plegatu, tolestu. Ant. gogortu.
    2. makurtu, okertu, makotu, kakotu.
    3. amore eman

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. ablandar(se), flexibilizar(se); volver(se) fino, -a/tierno, -a/delicado, -a/sensible (2) da/du ad. doblar(se), torcer(se), plegar(se)
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Biharko malgutzeak Gipuzkoan eragingo du batez ere. (Berria.eus, 2020-05-17)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel