Updates from abendua, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:04 pm on 2020/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    komunztadura 

    iz. Hizkl. Esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna. Euskaraz ez dago, inguruko hizkuntzetan bezala, izenaren eta izenondoaren arteko komunztadurarik. Nor, nork eta nori osagaien eta aditz laguntzailearen arteko komunztadura. Numero komunztadura. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    komunztadura. 1. Concordancia gramatical. Berboen konjugazinoak eta hekien ondoko kasuekiko komuntztadurak zein diferentak diren ikhusi duzu, noiz eta ere mintzatu baitgara Eskuararen zuhurtziaz. ES 128. Sintagmok . komunztadura dutelako aditzarekin. PGoen Gram 114.
    v. tbn. EGLU I 39. 2. “Conventio” Sb-Urq.

    Sinonimoak: iz.

    [konmuztadura] : adostasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Hizkl.) concordancia
    fr iz. (Hizkl.) concordance
    en iz. agreement
    port iz. (Hizkl.) concordância

    Testuinguruan

    Aldi hartan, ordea, betiko moduan jokatu bazuen ere, labainketa linguistiko bat izan eta “zure laztanak gozarazi naute dagoeneko” esan zuen, subjektuaren eta aditzaren arteko komunztadura gaizki eginez. [Fikzioaren izterrak, Ur Apalategi (Susa, 2010)]

     
  • Maite 10:49 pm on 2020/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipurtaztal 

    iz. Galtza-barrena; barrena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Bajo del pantalón. Cf. aztal (8) y (9). Legor juan eta blai / egiñ geienetan, / lokatz-talo galantak / ipurtaztaletan. Olea 27.

    Sinonimoak: iz.

    [galtza-barren] : barren, behe, behealde, azpildura (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bajo del pantalón
    fr iz. ourlet
    en iz. hem, bottom
    port iz. (de roupa) barra, bainha

    Testuinguruan

    Legor juan eta blai / egiñ geienetan, / lokatz-talo galantak / ipurtaztaletan. Olea 27. (Orotariko Euskal Hiztegian)

     
  • Maite 11:34 pm on 2020/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    pariatu 

    du ad. Ipar. pariatu, paria/pariatu, pariatzen || Pario egin, apustu egin. Haiek zer zuten pariatu eta jujetzat nor hartu, ez dakar istorioak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pariatu. (BN-arb-baig; VocBN , Dv, H). Ref.: Satr VocP; Gte Erd 183.
    Apostar. ” Lepoa paria nezake ez dela jinen (BN-arb)” Gte Erd 183 (junto a jokatu y apustua egin de otras zonas). Hek zer zuten pariatu / eta yuietzat nor hartu. Gy 58. Ez balitz pariatzen hotz liteke besta. Hb Esk 214. Nahuzu bost mila libera pariatu? Herr 10-10-1963, 4.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [apustu egin]: apustu egin, egin, lepoa egin, lepoa ipini, lepoa jokatu, pario egin, postura egin, zarratu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  du ad. (Ipar.) apostar, hacer apuestas
    fr du ad. (Ipar.) parier
    en bet; (formal) wager
    port apostar

    Testuinguruan

    Karrikan gurutzatu izan balira, elkarri arrotzak zirela pariatuko zuen edonork. [Susmaezinak, Itxaro Borda (Alberdania, 2019)]

     
  • Maite 11:50 pm on 2020/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    herbalkeria 

    iz. g.er. Ahulkeria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    herbalkeria. (Dv, A), herbailkeria. Debilidad. “Acte de faiblesse” Dv.
    Beraz garbitasunak altxatzen gaitu mundu huntako herbailkeriez gorago. Etcheb Zeruari 77 (ap. DRA). Baina gizagajoa oso makal dago, herbalkeriak joa. Arti MaldanB 213.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [ahulkeria]: ahulkeria, ahultasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. debilidad, acto de flaqueza
    fr iz. lâcheté, couardise
    en iz. weakness; feebleness; faintness; debility
    port z. debilidade

    Testuinguruan

    Herbalkeriak ez dio oinez ibiltzen uzten. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:51 pm on 2020/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    erkain 

    iz. Hatz-mamia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 erkain. 1. (L(+ -kh-) ap. A ; -kh- O-SP 227, SP, Dv, H).
    Yema de dedo. “Le bout des doigts. Erkhainetan hori badaki, il sait cela au bout des doigts” O-SP 227. ” Erkhainetan darabillate maiteegiz ” SP.
    Lehenbizikoak gauza aiphatzen tik komunak / Erkhaiñetan bat bederak iakin behar tuenak. EZ Man I 5. Sudur zuloetan erkaña sartu zuen. Inzag Kabuxak 44. 2. “(BN-baig), articulación de dedos” A.

    2 erkain. 2 erkain. “(S), parto” A. “Erkhain (S), enfantement” Lh.

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.

    [hatz-mamia]: hatz-mami, eri-mami Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. yema [del dedo]
    fr iz. bout
    en iz. fingertip
    port iz. polpa

    Testuinguruan

    Handik urte gutxira, lehen Super Gluea iritsi zen merkatura, eta Eastman 910 deitu zioten. Hala ere, itsasgarriak ez zuen arrakasta handirik izan harik eta 70eko hamarkadaren amaieran zianoakrilatozko lurrunak askatzen zituela ikusi arte. Konturatu ziren lurruna larruazaleko koipeari itsasten zitzaiola eta ondoren gure erkainen markak agerian jartzen zituela. [Super Glue itsasgarriaren historia, zientziakaiera.eus]

     
  • Maite 11:49 pm on 2020/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahotan 

    iz. Ardiak lepoan daraman zintzarria.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L).
    Cuaderno.
    Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaier eta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (ibili, izan, eduki… aditzekin) de boca en boca, en boca de todos
    fr de bouche en bouche
    en
    port

    Testuinguruan

    Euskara ahotan. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    barrandan 

    adb. Zelatan. Pasabidearen gibeletik barrandan zegoen. Baina hona gure gizona atetik barrandan; eta zer ikusten du? Ematen da zelatan edo barrandan ezponda baten gerizan (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BARRANDAN (B, BN-arb-ciz; H, T-L; barrendan AN, L, Sal; H). Ref.: A (barhandan, barrendan); Izeta BHizt2; Gte Erd 63. Al acecho, espiando. “Barrandan egoitea, être aux écoutes, aux aguets (de ce qui se passe au dedans d’une maison, etc.)” H. “Escuchando” A. “Épier, barrandatu, barrandan egon ” T-L. “Espiando. Barrandan zioken gure solasak aitzen” Izeta BHizt2. “Barrandan egoiten da (BN-arb), barrandan eman zen (BN-ciz)” Gte Erd 63 (s.v. bijilatzen). v. barranduan, ZELATAN.
    Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetarik begira, xareten artetarik barrandan. Dv Cant 2, 9. Yauntto hek sarthu zireneko ganberan, eta bortha untsa zerratu zuten ondoan, eman ninduzun barrandan eta gakho xilotik beha. Elsb Fram 174. Emaiten da zelatan edo barrandan esponda baten gerizan. Jnn SBi II 90 (ap. DRA). Kantatu daukute “Maitia, nun zira” hain gora eta ozen non oiharzunak ihardesten baitzeien Espainiako aldetik, eztiki, “maitia” handik egon izan balitzeie bezala barrandan. JE Bur 142. Barrandan zelarik, barrandari laguna utziko zuen hor tente potente. Ox 197. Brigadako gardak oro egon ziren, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman beharrez. Barb Sup 140. Beldur ziren, eken bila gordetuak barrandan egonen zirela. FIr 151. Barrandan jartzen ziren etxe-kantoinetan; iragaile soil bat zekusatenenan, gaitzeko kaska bat emaiten zioten. Mde Pr 134. Geneve-n potret atheratzaileak Biltzarreko jaunen beha, barrandan. Herr 21-5-1959, 1. Zer ari ote ziren [azeriak] . ? Zakurra gelditu zen eta barrandan egon. JEtchep 31. Eisenhower presidenteak ez du gorde lehen alkirat heldu eta eman zuela baimena, airekoak ar ziten barrandan. SoEg Herr 19-5-1961 (ap. DRA). Bainan huna gure gizona atetik barrandan, eta zer ikusten du? “Épiant à la porte” . Ardoy SFran 187s. (Tras gen.).Al acecho de. Jakizu dohakabe hek oinhaze bethikoetan daudela; ez sesurik, ez erreparurik hekientzat ez daitela. Eta berek diote zure zeletan eta barrandan daudela. Dv LEd 100. (Con dat.). Atzarria [zure gogoa], idekia, argi-gosea, bethi kaldan, munduari barrandan. Lf ELit 325.

    Sinonimoak: adlag.

    [zelatan]: kirika, kiriketan, zelatan, goaitean Ipar., talaian Bizk., ataizean g.e., barranda Ipar. g.e., zelataka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) espiando, al acecho
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    “Baginuen haundienek bertze lan bat, ez pollita. Eskolarat orduko, erakasleak emaiten zaukigun “buchette” deitu erhiaren heineko abar pixka bat. Gure egitekoa, barrandan egoitea. Nork ere jalgitzen baitzuen hitz bat euskaraz, eta hari zura saka, ixil-ixila, nehor ohartu gabe. [Eskolan euskaraz mintzatzeagatik, mihi-haria moztu eta buruan zauria egin!, Pako Sudupe (zuzeu.eus, 2020-12-01)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel