arrakalatu

da/du ad. (B) Arrailatu. Azala arrakalatuta zuen zuhaitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Bizk.
[zartatu]: printzatu, zartatu, arraildu Ipar., pitzatu Gip., zarrakatu Gip., artesitu G-N, erdiratu Zub., bringatu Bizk. g.e., irritu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es agrietar(se), rajar(se), resquebrajar(se)
fr (se) fissurer
en (1) to crack (2) to crack, to become cracked
port gretar-se, rachar-se

Entzun:

 

ZUHAITZ ERORIA, RUPER ORDORIKA

Zuhaitz handi bat
erori da
oihanean, goizean.
Pasaeran nintzen
autotik
ikusi dudanean
zuhaitz eroria,
oihanean.
Errepidean noa,
nahiago nuke
ikusi ez banu
zuhaitza erortzen,
oihanean.

Uste duzu jada
zuhaitzak bere aroa bete duela
oihanean?
Edo arrakalatu den,
atsedenik gabe datzan,
geure bihotzak bezala,
agurraren ondorengo ondoezan.

arrakalatu (geographCC, Chris Reynolds)

Paradisutik
kanporatua
sentitu al zara inoiz?
Arrakalatua,
zauritua,
nola gaurko goizaldean
zuhaitz eroria,
oihanean?
Baina arorik aro goaz
bizitzaren legea da
berritzea.
Zuhaitzak bizirik,
oihanean.Uste duzu

[Zuhaitz eroria, Ruper Ordorika]