mela-mela

adb. Blai-blai, guztiz bustita. Mela-mela eginda heldu ziren etxera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  blai-blai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Euri-jasak mela-mela egin zituen leihoetan erdi sikatutako izara horiztak. Lehen euri tantekin batera zarratu zuen brageta Viktorrek, eta aterpe bila egin zuen ihes. Kalean, abandonatutako botila huts guztiak euri urez bete ziren. [Udako pixa-erreka baten istorioa. Hitzalean. Jon Fernández] (Markina-Xemeingo Hitza)