apaletsi

du ad. Gutxietsi, arbuiatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hiztegi batua:

apaletsi, apalets, apalesten. du ad. ‘gutxietsi’: bere burua apaletsi zuen zergalariak.

Sinonimoak: ad.
[gutxietsi] : diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, muzin egin, txarretsi, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah. (UZEI  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es despreciar, rebajar, abatir
fr mépriser, dédaigner
en to despise, to scorn, to look down on sb, to do sb down
port desprezar, rebaixar

Entzun:

“Proposamen hori onartzen ez bazen, sentitzen genuen batzordearen lana apalesten duela”, azaldu du Salaburuk, eta nabarmendu du Gramatika Batzordearen lanak direla “gehien ezagutzen eta baloratzen direnak euskaltzaindiaren lanen artean”.  [Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute (Berria.info, 2013-12-03 )]

apaletsi (Gaurko Hitza, CC)

De Rerum Natura, Zaldieroa@zaldieroa.com