gautxori
1. iz. Gauez ibiltzen den txoria. Hontzak eta beste gautxoriak. 2. iz. eta izond. (lgart.) Gauez etxetik kanpo olgetan ibiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â izond.
[gautarra] : gautar, gauzale, gaukari g.e., gaubele (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) pájaro nocturno, ave nocturna (2) juerguista, parrandero, -a, noctámbulo, -a
fr (1) nocturne (2) noceur(euse), noceur(euse)
en (1) night bird (tb fig) (2) reveller, raver
port (1) ave noturna (2) farrista,
Entzun:
Erretzailea ere bertan zen: hondakin arraro eta susmagarria atera zuen sakelatik, paper zatiren bat eta pospolo bat edo beste, eta berorren garrera makurtu zuen aurpegia gautxori harrapari baten grinaz. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply