lasta

iz. 1. Ontzian, komeni den sakoneraraino murgiltzeko eta egonkortasuna handiagotzeko kargatzen den pisu gehigarria. Euskal balen arrantzaleek teilak eramaten zituzten Ternuara lasta moduan. 2. (hed.) Edozein zama edo pisu gehigarri, fisiko zein psikiko. Globoek hareaz betetako zakutxoak dituzte lasta moduan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

lasta. v. lastre.

lastre (Lar, H), lasta (G-bet, L; Lar, Hb ap. Lh, H), lastra (H), lazt (G-bet). Ref.: A (lasta, lazt); Lh (lasta).

Lastre. “Lest” H.   Bertutez kargatua dijoan ontzia, tentaldiyen lastrerik gabe. Aran SIgn 25. lazta (det.). Itsasontziyan lazta ziaro diruz kargatuta ekarri omen zuten (G-azp). “El fondo de la embarcación”. AEF 1921, 98s.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) lastre (2) (Itsas.) lastre, zahorra
fr (1) lest (2) fig (impedimento) fardeau
en (1) (peso que estabiliza) ballast [ship] (2) (impedimento) encumbrance, hindrance, impediment (3) figurado (molestia, peso muerto) burden, dead weight (4) (piedra de mala calidad) waste stone, scraps n
port (1) lastro (2) fig obstáculo, empecilho

Entzun:

HITZA: Altzoa

lasta (irudia: soymimarca.com)

Helduok bihotzean / zenbat harramazka? / bizitzaren bizitzez / indarrak gasta. / Nekeak eta minak / askotan arrasta / uzten gaituzte eta / hori nola aska? / Bihotzeko zazta / bizkarreko lasta / banoa arnaska / hartzen nau xarmaz ta / altzoa da helduok / dugun sehaska.

[Kartzelakoa buruz burukoan, Maialen Lujanbio (Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013)] (sustatu.com)

 

Bidea eta denbora, Anari

Bideak eta denborak bat egin duten unean
balea eri baten moduan ohituraren putzuan
lastaren laztana pisu, pausu larriz nabil
nahiz ez dudan inor atzetik
nahiz inor ez dudan zain.

Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada
pausu adina itzal atzean
eta aurrean zelai eder bat,
zelai eten bat.

Bueltarik ez da eta aitzina ez dut
nahi dudana ez dut behar,
behar omen dudana ez dut nahi.
haize zakarrak nola, maitatzen dudana
dena desio arren
ez dut neuretzat ezer nahi.

Eta ez diot inori ezer eskatzen
ez dudalako eman nahi.
pausu larriz nabil
nahiz inor, ezer ez dudan zain.
edo bai.