buztanikara

iz. ZOOL. Motazilidoen familiako eta Motacilla generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Gorputza luzexka, isatsa luzea, burua txikia eta mokoa zuzena dute. Txikiak dira eta Europa eta Asian bizi dira. • buztanikara hori. Bizkarra gris-urdinxka du eta sabela horia. (M. cinerea). || buztanikara zuri. Lumajea zuri, beltz eta grisa da (M. alba). || larre-buztanikara. Buztanikara horiaren antzekoa da baina bizkarra gris-berdexka du (M. flava). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)