bakardade

iz. Bakartasuna. Zuen gorputz hilak bakardade honetan geratuko dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.

[bakartasuna]: bakantasun, bakartasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es soledad; retiro, aislamiento; incomunicación
fr solitude, isolément
en solitude, privacy; loneliness; seclusion
port solidão; retirada, isolamento, isolação; incomunicação

Entzun:

Cien años de soledad argitaratu ostean gainditu zituen aurreko urteetan Mercedes Barcha emaztearekin eta bi seme txikiekin bizi izandako estutasun ekonomikoak. 1982an Literaturako Nobel saria jaso zuen, Latinoamerikaren bakardadea hitzaldia entzunarazi ostean. Hitzaldi politikoa izan zen, Garcia Marquezen beste asko bezalaxe.  [Agur idazle magikoari, Amagoia Iban (Plaza, 2014-04-18)] (Berria.info)

Haren inguruko oroitzapenak ekarri zituzten askok gogora idazlearen heriotzaren berri jakitean. Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek baieztatu zuen Mexikotik zabaldu zen albistea: «Mila urteko bakardadea eta tristezia inoizko kolonbiarrik handienagatik». Macondo bere biztanle ezagunena gabe gelditu da. Literatura unibertsala Macondoren sortzailearen lanekin geratu da.  [Agur idazle magikoari, Amagoia Iban (Plaza, 2014-04-18)] (Berria.info)

“Ehun urteko bakardadea”-ren egilea zendu da. [Omar Figueroak Garcia Marquez zenaz eginiko karikatura. / EFE (Berria.info-tik hartua)]


Gabriel García Márquez (1927-03-06 / 2014-04-17) euskaraz: