laster-marka

Interneteko orri baten edo dokumentu baten erreferentzia, arakatzaileak gordetzen duena gero orri edo dokumentu horretara zuzenean joan ahal izateko. Netscape Navigator arakatzaileak erabiltzen du izendapen hau.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[laster-marka] : gustuko esteka, gogokoa

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es marcador, favorito(s)
fr signet, favori(s)
en bookmark, favorite(s)

Entzun:

Bada oraindik lastermarkak ordenagailuan gordetzen dituenik. Arazoa dator beste ordenagailu bat erabiltzean: ez badituzu gailuak sinkronizatzen, ordenagailu zehatz batean gordetako laster-markak ez dituzu eskura izango beste batean. Onena laster-markak gizarte-markatzaile batean gordetzea izaten da. Hurrengoan azalduko dugu zer diren gizarte-markatzaileak.

laster-marka (IconFinder CC, Everaldo Coelho)