zaran

iz. (B) Saski handia, belarra eta beste zenbait gauza eramateko lepoan erabiltzen dena, edota zamariei alde batean nahiz bestean jartzen zaiena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

zaran (V-ple-arr-oroz; Añ (V), H, Zam Voc), saran (V-ger-ple), san (A Apend). Ref.: A; EAEL 142.

1. Cesto. “Canasta” Añ. v. zare, otarre, 1 saski. Zaran bat dagianak bi dai. RS 34. Daukazuz eun zaran sagar. Astar II 245. Amar zaran jenero ez ain oneko edo txarrekuak. Ib. 246. Ez aiztu, baña, zaran andija eruaten, loraz beterik ekarteko. Altuna 58. Zaran baten barruban sartu zittuzan guztijak. Otx 115. Gurbizazko zaranak. Ibiñ Virgil 73.

2. “(V-ple-arr-oroz), […] medida de dos fanegas” A.

Sinonimoak: iz.
[zaran]: otar, saskitzar, astotzara (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (B) cesto, canasta
fr panier, corbeille
en basket
port cesto, canastra

Entzun:

Urrezko zarana da magnate galiziarraren negozioa, eta otzara horren barruan Zara du harribitxia. [Inditexen urrezko zarana, Jon Fernandez (Berria.info, 2014-05-24)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zaran (Argazkia: Shopnordico.com)