supanpa

iz. Leherkariz betetako zilindro txikia, festa eta ospakizunetan zarata egiteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘petardo’)

Orotariko Euskal Hiztegian

Pétard” T-L.  Herri hortan bazen magasin bat, su-ikusgarrien egiteko ekaiak saltzen zituena: bonba, ziruriko, supanpa, zirrita eta bertze. Herr 3-7-1958 (ap. DRA, s.v. su-ikusgarri). Baitzituen sekulako su-panpak […] hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Zonbait etxetako kolidorretan supanpak zapartarazten dituzte, ez baita batere goxo zartakada horien medioz betbetan iratzartzea. Herr 10-11-1960, 2.

Sinonimoak: iz.
[supanpa] : lehergailu, txapligu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es petardo
fr pétard
en (UK) banger, firecracker, squib
port petardo, bomba

Entzun:

Hamaika telebistak saio berezi bat eman zuen asteazkenen gauean bertan. Urte hasieran epaiketa egin ondorengo testigantzak pasa zituzten, baina balio izan zuen freskatzeko bost urteotan gertatu dena, orain absolbituak izan direnek pasa behar izan dutena. Supanpa handirik gabe, baina beste inon kontatu ez dena. [Kontatu ez dena, Aritz Galarraga (Ekografiak, 2014-06-13)] (Berria.info)

supanpa (PixabayCC, OpenClips)