ikatz

iz. 1. Gehienbat karbonoz osatua den eta landare-jatorria duen material beltza. Bi mota nagusi daude: harrikatza (ikatz minerala edo fosila) eta egur-ikatza. 2. NEKAZ. Laboreetan ustilagina leen ordenako zenbait onddok eragiten duten gaixotasuna. Ikusten den hauts beltza esporez osatuta dago. Animalia eta gizakiarengan ere agertu ohi da. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia. • egur-ikatz edo landare-ikatz. Ikaztobietan egurraren errekuntzatik lortzen dena. || ikatz aktibatu. KIM. Atmosfera kontrolatuan, materia karbonodun begetal edo mineralen kaltzinazioz lortzen dena. Oso zurgatzaile ona da. || ikatz bizi. Ikatz-kozkor goria. || ikatz mineral. Harrikatza. || ikatz-gas. Hidrokarburo hegazkor ugari duena. || ikatz-paper. Kola edo jelatina bikromoztatuz estalia egonik, ikatz edota hauts-pigmentuzko geruza duen argazki-papera. || ikatz-ziri. Marrazkiak egiteko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)
[material beltza] : harrikatz
[gaixotasuna] : ilinti

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) carbón (2) [gaixotasuna] (herr.) carbón (3) (Miner.) carbón (mineral), carbón de piedra (4) (Albait.) (Med.) carbunco
fr charbon
en coal
port carvão

Entzun:

«Aurten haur guziek opariak jasoko dituzte. Gainera, ekarri dugun ikatz apurra dromedarioek gauean hotzik izan ez zezaten erabili dugu»  [Erregeekin ilusioa itzuli da, Iker Tubia (Bizigiro, 2015-01-06 )] (Berria.eus)

ikatz (Wikimedia Commons)