txintxosta

iz.  Elkarren artean tartekaturik lotzen den ile-multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txirikorda’)

Sinonimoak: iz. Gip.

[txirikorda]: txirikorda (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (G) trenza del pelo
fr tresse
en (US) braid; (UK) plait
port trança

Entzun:

Neska koskorrak lau urte ditu, panpina bat du eskuetan, amona ilea txirikordatzen ari zaio panpinari. Umearen amak zertan ari diren galdetzen die. «Txintxosta egiten!» atera zaie amona-bilobei batera. Amak ez du, ordea, hitza ezagutzen. «Gure amak hala esaten zion trentzari, ez da ondo esana egongo, baina…», desenkusatu zaio amona. Amak hiztegira jo du; han dago hitza. [Katebegiak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-04-17 )] (Berria.eus)

txintxosta (Wikimedia Commons)