hatz-mami
iz. Azkazalaren kontrako aldean dagoen hatz-puntako zati haragitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegia
HATZ-MAMI (Aq 1290 -> A, Hb ap. Lh; atzamami Lar; azmami Bera). “Pulpejo, yema del dedo” Lar.
Sinonimoak: iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es yema [del dedo]
fr (de dedo) bout
en (de dedo) fingertip
port (de los dedos) polpa
Entzun:
DISTANTZIA
Zer den zeru goitik begiratzea
itxurak desitxuratuz,
etxe ondoko dorre erraldoi hura
nimiñotuz.
Zure begi ninien tamainako
hainbat laku, izkutuak,
itxaso txiki horietan itotzea
ezinezkoa.
Esku azpian hartu dezaket
gure herria,
hatz mamiekin
fereka egin.
Lasai, estaltzen zaituzten hodeiak
ez dira mugagabeak.
Orban grisak desagertzera doaz
berehala.
Esku azpian hartu dezaket
gure herria,
hatz mamiekin
balakatu, fereka egin.
Musu bat eta itzuli arte,
airean noa.[Distantzia, Rafa Rueda (â„— 2012 GOR Discos S.A.L.]
Reply