burtain

iz. ZOOL. Kotidoen familiako arrain osteiktiea, 10 cm inguruko tamainaraino hazten dena. Europako ibaietan bizi da eta jangarria da (Cottus gobio). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Zool.) coto (común) (Cottus gobio) (Elh.) cavilat, carrasco espinoso
fr chabot commun
en bullhead, miller’s thumb, freshwater sculpin, common bullhead, European bullhead (WP)

Entzun:

Burtain, itsas lanproi eta kolakaren populazioen jarraipen-azterketak bukatu dira. Honako hiru azterketa hauek bukatu dira: “Burtainaren (Cottus aturi) banaketa eta ugaritasuna Nafarroako Kantauriko isurialdean”, “Itsas lanproiak (Petromyzon Marinus) Bidasoa ibaian duen populazio ugaltzailaren jarraipena” eta “Kolakak (Alosa alosa) Bidasoa ibaian duen populazio ugaltzailearen jarraipena”; hiru lan horien helburua da hiru espezie horiek hobeki ezagutzea, behar bezalako kudeaketa egiteko.  [Burtain, itsas lanproi eta kolakaren populazioen jarraipen-azterketak bukatu dira, territoriosfluciales.eu]

burtain (FlickrCC, Hans Hillewaert)