ezeztatu

du ad. 1. Indargabetu, baliogabetu. Bataioak jatorrizko bekatua ezeztatzen du. 2. Ezeztu, ukatu. Lehen esana ezeztatu. 3. Ezereztu. Nola behar dugun geure burua ezeztatu Jainkoaren aitzinean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.

[deuseztatu]: abolitu, deuseztatu, ezdeustu, ezereztu, hutsaldu, erauzi Ipar., ezereztatu g.e., ezeztu g.e., ezdeusetaratu Ipar. g.e., ezdeustatuIpar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. anular, abolir, derogar, revocar, resolver
fr du ad. annuler, invalider, révoquer
en du ad. to invalidate, to nullify, to cancel, to annul; to rescind, to revoke
port revocar, revogar

Gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean 470/2015 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, Kristina infantari Palmako dukesa titulua erabiltzeko ahala ezeztatzekoa.

ezeztatu (EFE)