antzigar

iz. 1. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz-geruza guztiz mehea eta zuria. Ihintz izoztua da, aleak gutxi-asko tarteko airez bananduta dituena, eta sarritan kristalezko adarrez hornitua egoten da. 2. (B) Izoztea dakarren ekialdeko haize hotza. 3. (G) Elur-birrina. • antzigar-ziri. Atmosferan prezipitatzen diren izotz-kristal finak, sublimazioz eratuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hiztegi batuan

iz. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz geruza mehea eta zuria. Ik. intzigar; izotz zuri. Izotzak eta antzigarrak zuritzen dituzte ibaiertzak eta zuhaitzak. Artilea bezala erorarazten du elurra, hautsa bezala zabaltzen antzigarra.

Orotariko Euskal Hiztegian

antzigar.
1. (V, G), antsigar (V, G), antziar (V, G-goi), antxiar, aintzigar (V-gip, G-to), aintziar (AN-larr). Ref.: Bon ms (ap. DRA , antziar); A (antzigar, antsigar, aintzigar); Asp Leiz2 (aintziar); Elexp Berg . Escarcha; helada. “1.º (V, Gc), escarcha, […]; 2.º (V-m), costra de hielo” A. “Antziar edo antkiarra [sic, por antx-] esaten da Bizkaian da Gipuzkoako Goierrin erderazko escarcha-gaitik” A Ezale 1897, 132a. “Escarcha grande, como si fuese nieve, en los árboles y vegetación” Asp Leiz2. “Helada muy fuerte en la que los árboles y plantas aparecen cubiertos de escarcha en forma de agujas” Elexp Berg. v. intziar. Uda ta negu, zein euri zein aterri, nai eguzki galdatan nai lei-antziarra buruan dabela. A BGuzur 107. Zeru goien garbi dago, ta / errekondoan izotza; / antzigar ori urtzeko gai da / ezkon-bearren biotza. Or Eus 361. Ez du izaten […] negutean aintziarretan arbiondoak saskika sorotik etxeratu bearrik. TAg Uzt 12. Neguko aintziar-garaian. Ib. 158. Elurra artillea bezala, aintzigarra autsa bezala banatzen du . (Ps 147, 16) “Pruinam” . Or MB 679 (BiblE antzigar; Ol intziar). Nekazariak / galtzen doaz bizitza, / galtzen ardiek ile- / -matazak bezala, arantzetan, / andu, hesi, bideetan, / eguzki, antzigarretan. Azurm HitzB 65.  v. tbn. aintzigar Izt C 235 (en una lista de nombres de fenómenos naturales). (Fig.)  Bi angurri [= ‘sandía’] zatitzen ditut beren antzigar gorri ta arrosa-antzekoa zabaltzen dutenak karrakada luze berri batekin. Amez Plat 38.
2. “Antziar, viento del Este que produce hielos (V-gip)” A Apend. . “Antziarra edo antxiarra nunbait aize otzagaitik bere esaten da, erderaz matacabras” A Ezale 1897, 132a.
3. “Antzigarra, la nieve granulada de grano muy menudo” Iz To. .

Sinonimoak: izotz zuri, zurda, intzigar, antxurga (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bolbora usaina sudur-zuloetan sartzeak izua sorgortu balio bezala, aurrera jarraitu zuen, kopetako likits hura hasi berria zen antzigar finak freskatzen zion bitartean. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

antzigar

antzigar (FlickrCC)