mihura

iz. BOT. Lorantazeoen familiako zuhaixka epifito eta parasitoa, eite biribila eta 1 m-ko tamaina maximoa duena. Berdea da, hosto larrukara aurkako eta luzangak ditu eta loreak galtzarbeko infloreszentzia hori eta eseritan daude. Fruitua 1 cm-rainoko diametroko baia faltsu zuri edo horia da. Arrunta da, bereziki sagarrondoetan (Viscum album). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [zuhaixka epifito eta parasitoa] auki g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

es muérdago (Viscum album)
fr gui
en mistletoe

Ohartu nintzelarik inortxo ere ez nuela munduan – Nunu besterik ez nuen; harekin sinbiosi berezian bizi nintzen, hala nola mihura eta zuhaitza, eta biotan inork ez genekien nor zen bizkarroia eta nor arbola -, Endrek eta Tiborrek ahaleginak egin zituzten zerbait ere salbatzeko hondamendi hartatik. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mihura (FlickrCC)