sarri

adb./adj. (Hiztegi Batua)

1 adb. Berehala; aurki, laster. Berriz piztuko dela sarri. Agian sarri, lehenbailehen agian. Hari ere Jauna agertu zitzaion handik sarri. || Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. Ahal bezain sarri: ahal bezain laster.

2 adb. Maiz, askotan. Ik. ardura2; askotan; usu. Kontatzen dituen gertaerak huskeriak dira sarri. Horrelakorik ez da sarri gertatzen. Sarri erabiltzen diren hitzak. Sarriegi gertatzen den gauza. Gogora sarri ekarri behar dugu zein laburra den hemengo bizitza tristea. Sarri aski ahotan darabiltzagun “gu” eta “gutarrak” gutxitan dira gogoeta garbi eta zehatzak. Nekez geldituko gara luzaroan xoko horri, sarri edo bakanka, ikustalditxo bat egin gabe.

3 adj. Sarri gertatzen dena. Jaunartze sarrietatik ateratzen diren fruituak.

4 adj. Osatzen duten unitate berdinen artean tarte txikia duena, eremu txikian unitate asko (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa.

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

sarri adond.
sarri izond.
    [tapitua]: tapitu, usu, zarratu Bizk.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. frecuentemente, con frecuencia, a menudo, muchas veces (2) adb. (batez ere Ipar.) en seguida, pronto (3) izond. frecuente (4) izond. tupido, -a, espeso, -a, cerrado, -a
fr (1) adb. fréquemment, souvent(2) adb. tout de suite, tout à l’heure, bientôt (3) izond. fréquent, -e (4) izond. touffu, -e ; épais, -e ; fourni, -e
en (1) adb. [maiz] often, frequently (2) adb. soon, immediately, at once, straight away (3) izond. [ohizkoa] frequent (4) izond. thick, dense
port (1) amiúde

Bertutea hain sarri diot aipatu, eta batez ere hainbertze balaku egin dizkiot, non arrazoi dudala uste izan behar baitu.  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

sarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)