geri-geri

adb. (B) Ikusi ezinik, ukimenaz gidatuz. Argia piztu gabe hasi zen geri-geri morko baten bila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: itsuka, itsumustuan, haztamuka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es a tientas
en gropingly

ANTON: Urlo ergel orren alde oro zeuden, i ere erdizka bai.
TXOMEKA: Ori neri! Begira, Anton. (Beatz biz kurutze bat eginaz muñ eman bezaio). I baizik besterik inor eztiat nik senartzat artu nai; ta orain, otoi! alde egik, Anton. (Orkestaldi onen bitartean Anton geri-geri mailadian beera bijoa, Luziren arrenkuraz aldizka ezkutatzen dala; ta azkenez okuiluko atetik iges egiten duela).
[Urlo, Resurrección María Azkue (Klasikoen Gordailua)]