opil

iz. 1. Irinezko orea labean errez egiten den ogi-moduko biribila eta txikia. 2. Horren itxurako gauza. • barneko opil. (Ipar.) Larritasuna. • ORE BATEKO OPILAK IZAN. Berdinak izan.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) ogi txiki (2) erro, orpo (3) larritasun, ezinegon. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es torta; panecillo / nudo en el estómago; pena, aflicción (en sentido real y figurado)
fr galette, petit pain
en (bread) roll; bun; bap

Geltoki ezezagun batera iritsi berri, hara umeak eta beste zereginik ez duten jendeak ilaran, horra musika banda ilararen aurrean, hona inguruko neskarik lirainenak loreak eta opil tipikoa geuri eskaintzen musu merkeekin batera. [Europako mugetan barrena, Edorta Jiménez (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)


San Blas opila (Goiena.net)