zirri-zarra

i. 1 onomat. Igurztearen, karrakatzearen eta kideko hotsen onomatopeia. Bizar labana zorrozten ari da zirri-zarra Nikolas. Hemen jan eta jan, eta han zirri-zarra jezten esne guztia. Euriaren zirri-zarra bizia. 2 adb. Zirriborroak eginez. Azken mementoan zirri-zarra eginiko lerroetan.(Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zirri-zarra.

1. Rodando, arrastrándose. Cf. VocNav: “Zirri-zarra, brusca, torpemente, salga lo que saliere (Pamplona, Cuenca, Montaña, Tierra Estella)”. Ez da orai muthil sehi bat, Amikuze huntan, bizikletarik gabe. Bide guziak badauzkate zirri-zarra, alde guziak hartuz… Bethi aintzina, eskuin, esker, konerka, okherren gisa. Eskual 18-7-1913 (ap. DRA).

2. Emborronando, garabateando. “(Hb), en griffonnant” Lh. Cf. zirri-marra. Mirikuak berehala kondenatu zuen: “Ez dugu deus egitekorik, zure testamentua baizik”. Hasi zen zirrizarra. Egunaria (ap. DRA, que no da más ref.). Segurki salatu ere ginion Gerard-i, erremesiatzeko azken mementoan zirri-zarra egin lerroetan. Herr “Jainkoa Sotoetan”, folletón 74 (ap. DRA).

3. (Onomat. del acto de ordeñar). v. infra ZIRRI ETA ZARRA. Emen jan ta jan ta an zirri-zarra / erasten esne guztia. Enb 66.

4. (Onomat. de raspar, frotar). Arraitzen zirri-zarra gozoa… eta gurdien juin-juin luzea… Eston Iz 5. Bizar-nabalaren xorroxten ari da zirri-zarra Mikolas, Zur-zurigarai ilemoztegian sartzean. Zerb GH 1971, 225 (ap. DRA). Azkurea egiñaz / negok zirri-zarra. Zendoia 87.

5. (Sust.). Ruido de respiración dificultosa. “Petxuen zirri-zarrie dauke katarruekiñ” (G-azp).

 

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb. frotando, raspando
fr adb. frottement, grattage
en adb. rubbing, scraping
port adb. esfregando, raspagem

Azken mementoan zirri-zarra eginiko lerroetan. (Hiztegi Batua)

zirri-zarra (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)