gaitz(-)erdi

adb. gaitz erdi, gaitz-erdi adb. Gertaera bat uste bezain okerra ez dela adierazteko esapidea. Gaitz erdi litzateke hori, bi aldiz hil behar banu. Eta gaitz erdi, beren buruen kaltean bakarrik balitz. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

GAITZ-ERDI (V-gip, G-azp-nav). Ref.: Ond Bac 175; Elexp Berg; Gte Erd 167. Menos mal; del mal, el menos. Equivale tbn. a exprs. del tipo ‘no importaría tanto’, ‘no sería tan malo’, ‘no estaría mal’. Se emplea frecuentemente acompañado de una oración subordinada con prefijo ba- en el auxiliar. “Mal menor. Kotxia zihero hondatu najuan eta gaitzerdi neuria izan balitz” Elexp Berg. “Merkeak baleizke, gaitzerdi (G-azp)” Gte Erd 167. Tr. Empleado por autores guipuzcoanos (y Erkiaga) desde comienzos del s. XIX. Es especialmente frecuente en el s. XX. Eta gaitzerdi lizake lurreko ondasunetan geratuko balira datozen kalteak. AA CCErac (ed. 1823), 239 (ap. ELok 28). Gaitz erdi izango zan berak bakarrik jatea, baña janerazo zion. AA II 130. Ta gaitz erdi beren buruben kaltian bakarrik balitz, bañan jartzen dute famili guztiya ixtillu gorripian. Sor Bar 54. Ori gaitz-erdi iduritzen zait. Alz Txib 93. Gaitzerdi biziakin badaude! Sorarrain Lili 91. –Ago lasai, etxean ezpaitun okerrekorik gertatu. –Gaitz erdi! Etxde JJ 121. Gaitz hori gaitz-erdi baizik gerta ez zedintzat. Mde HaurB 32. Ala-ere gaitz-erdi berorrek, esandako eder paregabe ura eskuetan euki zuan-ta; baiña nik, […]. Berron Kijote 184. Nekazaria or, izarditan pats eginda. Ta irabazi eder eder bat balitz, gaitz erdi. TxGarm BordaB 65. Bere aldez burrukatu ziran asko, illak, erbesteratuak, espetxeratuak… Aske ziranak gaitz erdi, baña ondo bildurtuak piztien aurrian. Gerrika 109. Gaitz erdi, nere ustez, baztertze ori, nahiz eta paperetan horrela agertu, gure artean sekula zeharo eta azken fineraino eramana ez izana. MEIG IV 58. Euskaltzaindi inguruko guztiok kreatzaile ala filologo bagina, gaitz erdi. Zer egin, ordea, horrenbeste kreatzaile eta filologo bezala agertzen direlarik? Ib. 121.

v. tbn. Izt C 40. Ud 86. Moc Damu 10. Ag G 120. Or Tormes 31. Ldi IL 54. Munita 106. Erkiag Arran 126. Vill Jaink 120. MAtx Gazt 74. Lab SuEm 211. Lasa Poem 83.

(Det.). Ala ere bakarrik pagatzen bauke, / gaitz erdia besterik izango ez uke. It Fab 263. Gaitz erdiya zan publikuari / gusto bat eman baliyo (1903). EusJok 95.

Sinonimoak: adb.
[gaitz(-)erdi] : beharrik, eskerrak! (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es menos mal; del mal, el menos; peor podía haber sido
fr adb. moindre mal || heureusement que, encore heureux, -euse que
en thank goodness
port menos mal

Idazleen artean ohikoa zen portaera hura. Zinikoenek, arrisku gehiago hartzen zuten: «Asko gustatzen ari zait zure azken nobela». Irakurketa abiatua zutela adieraztea helburu. Gaitzerdi, nobela bazen. Kontua zen zenbaitetan ipuin liburua igorri geniola ustezko adiskideari. Kontrazala ere irakurri ez zuen seinale. [Gehiago gustatu zitzaidan zure aurreko liburua, Harkaitz Cano (Berria.eus, 2017-07-30)]

gaitz(-)erdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)