bitasun

iz. Bi izateko nolakotasuna. Batasuna zen puntuan bitasuna eta are aniztasuna sortuz.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

bitasun. División (en dos). Ez nuen batasunaren lekuan bitasunik sortu nahi gure herrian bi katiximarekin. Larre ArtzainE 297. Hitz batean esateko, batasuna sortu nahiz hasi ginenok “bitasuna” sortu dugu, bitasun garratza, haren ordez. MEIG VII 164. Batasun saio guztiek, beti eta edonon […], bitasuna eta are aniztasuna sortu izan dutela. MEIG VIII 46.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. división (en dos) (2) iz. cualidad de tener dos elementos (Elhuyar) || iz. dualismo, dualidad, división en dos (Adorez 5000)
fr dualisme, dualité
en dualism, duality
port (coexistencia) dualismo, dualidade

Ondorio garrantzitsuena zera da: herrialde berri batera migratzen dutenei euren ohiturak mantentzen uzteak eta euren identitate etnikoa lantzeak migratzaileen integrazioa eta ongizatea ekartzen duela. Aldi berean, gizarte berrian integratzera motibatzeak, tokiko hizkuntza ikasteak eta harrera gizartearen parte direla sentiarazteak ere etorkinen gizarteratzea eta ongizatea ahalbidetzen ditu. Beraz, migratzaileen ongizatea bermatzeko sustatu behar dira kultura bitasuna eta kultur aniztasuna.  [Kultura bitasuna da etorkinen ongizatea bermatzeko gakoa, Magdalena Bobowik (Anixe Uribarren, 2017-08-30)] (Berria.eus)

bitasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)