errepublika

iz. Agintaritza eta boterea pertsona bakar baten eskuetan ez dauden, eta estatuaren buruzagitza hauteskunde bidez hautatzen den gobernu era; era horretan gobernatzen den Estatua. Errepublikako lehendakaria. Frantses errepublika. Espainiako Bigarren Errepublika. Errepublika garaian. Errepublika erakundeak. Gora errepublika! (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

errepublika (Urt I 315, Lar, Añ), erreplubika, errepulika, arrepublika, republika, republiko.

Estado, comunidad política; república. Israeleko republikarekin deus komunik etzindutelarik. Lç Eph 2, 12 (Dv baldarna). Rejimentua / ifinzu abisadurik, / ez dagiala / bide ez daben gazuarik; / oi dafinela / republikea garbirik, / bazterrok bere / oi ondo gobernadurik. Lazarraga 1203r. Republika gobernatzen dutenek egin dezaten justizia ongi. Ber Trat 76r. Republikoaren edo jeneralki hiri baten edo probinzia baten profeitutan. Tt Arima 67. Franziako Errepublika, bata, ezin partitua edo sathikatua dena. Revol 65. Franziako republikako lurretik ilki. Ib. 64. Ill eban Tiberio Grako Errepublikiari kalte erdi bat egin eutsalako. Mg PAb 213. Khendurik azken monarka / iphiñtzen errepublika? Gy 97. Libre bizitu ziran [iputzak] / republika onetan, / iñoren mende gabe / lenengo urtetan. Afrika 33. O, au bada kapitan, / ura berriz kabo, / agintzeko arrepublikaren / zai dago. KarlBB 253. Errepublika dela gobernu zuhurra, / guzien ontasuna; oi! Hori gezurra! Zby RIEV 1909, 232. Erreplubika! Erreplubika esan du, apaiz jauna? Nun beste bat Leaburukoa baino andiagorik? A Ardi 38. Tostartekuean fraternidá, kofradidxetan libertá da arrañen presidxuen igualdá; aur itxo! iñok pentsa barik, Bermion armata errepublikie. Ort Oroig 16. Biar bezela ipiñtzen bada / ona da errepublika. Tx B II 141. Estadua bearrezkoa dala diñoe: erri-jaurgo edo errepublikea bai, baña agintaritza nagusi ta guzti. Eguzk GizAuz 43. Paul Deschanel gure errepublikako president ohi bat barne. Zerb Azk 35. Lenago, errepublika denporan, Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. SM Zirik 100n. Santoña ori pamatua izan zan errepublika-garaian. AZink 54. Errepublikak sikuan geratu eban lege ori. Gerrika 62. Errepublika ezin finkatuz egonak ziren batzu eta lehenagoko erregeen denbora gogoan beste batzu. Larre ArtzainE 187. Frantsesek ere, luzaroan, gorroto izan zuten horrelaxe Errepublika. MIH 133.

v. tbn. EgiaK 86. Hb Egia 19. Elsb Fram 75. HU Aurp 84. Itz Azald 210. Prop 1906, 98. A Ardi 37. Barb Sup 3. Const 23. Lab EEguna 86. MendaroTx 128. Vill Jaink 129. Arti Ipuin 49. NEtx LBB 286. Erreplubika: Arti Tobera 273. Errepulika: Or QA 77. Republika: OA 165. Gy 277. Tx B II 97. Ldi IL 171. Alkain 48. Republiko: Lç Ins G 8r.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [gobernu-mota] república (2) iz. [nazioa edo estatua] república
fr (1) iz. république
en (1) iz. republic
port (1) iz. república

Kataluniako Errepublika aldarrikatu du Kataluniako Parlamentuak.

errepublika (Argazkia: EFE agentzia)