handi

iz. 1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. Anton. txiki. Gela handi batean. Hiri handietan. Harri handi batek babestua. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Liburuaren zati handi bat. Zatirik handiena. Oso, izugarri handia (Ik. eskerga). Euskaltzaindia bere hiztegi handia prestatzen ari zelarik. Jendetza handia bildu zen. Zuen saria handia izango da zeruetan. Agindu dioten egiteko handia. Urrats handi bat. Nahiz euri handiak izan. Ekaitz handi bat altxatu zen itsasoan. Haize handia egiten zuen. Buruko handia eta jate urria(esr. zah.). 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. Entzute handiko gizona. Besteren gaitzaz zentzatzea zuhurtzia handia da. Erokeria, itsutasun handia. Hau baino bozkario handiagorik ez dut. Kalte handiak gertatu ziren. Oker handia egingo genioke. Bekatu, huts, hoben handia (Ik. larri). Beldur, neke, oinaze handiak igaro. Bero handia egin. Euri asko eta hotz handiak direnean. Gose handia zuten. Egarri handi batez. Pisu handiko zama. Zarata handia atereaz. Arrakasta handia izan zuen. Egoera honekin zerikusi handia duen gauza. Elkarren antz handia dute. Erantzukizun handiko eginkizuna. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Alde handia dago bion artean. Neurri handi batean, haiena da merezimendua. || Alfer, lotsagabe handia. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak. || Esr. zah.: Intxaurrak baino hotsak handiago. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen. 3 adj. (Bestelako testuinguruetan). Berri handia da hori. Egun handia gaurkoa euskaltzaleentzat. Afari handia prestatu zuen guztientzat. Ez da gauza handirik gertatu, zu kanpoan zinen bitartean. Lan handia eta bikaina egin du. Adin handiko gizona. Bihotz handiko gizona. Hirurehun pezeta handi kostatu zait. Jainko handia! 4 adj. Bere prestutasunagatik-edo, gizartean maila gora duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. Balmes espainol handiak zioenez. Antzinateko gizon handiak. Idazle handia. Printze eta jaun handiak. || Esr. zah.: Handiak handiro. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Handiek nahikara, txikiek ahalara. Emaztea har dezana handitarik, ez date etxean grina gabetarik. 5 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena. Gizon handia (Ik. nagusi). Handia egiten zarenean. 6 adj. (Izena ezabaturik). Nabarmengarria, harrigarria. (Batez ere harridurazko esaldietan erabiltzen da). Handia da, gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek! Handiak esan zizkion: berealdikoak esan zizkion. 7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Itsutasunaren handia! handi-handika adb. Xehetasunetan sartu gabe. Ik. handizka 2; gaingiroki. handi-mandi iz./adj. Pei. Handikia, jauntxoa. Israeldarrek sinetsi zuten apaiz harroek eta gainerako handi-mandi gezurtiek ziotena. handitan adb. Helduaroan. Ik. nagusitan. Mutil koskorra nintzen eta handitan bidaiaria izango nintzela erabakia neukan. handi-txiki 1 adj. pl. Handiak eta txikiak. Handi-txiki guztiek deiadar egiten zuten: Hosanna Daviden semea! Beren lan handi-txiki guztiak kontuz egiten. 2 iz. Neurria, tamaina. Handi-txikian gizon arrunta, gorputzez ez zen argala. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak:izond.

    [larria]: larri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. grande, de gran tamaño (2) izond. gran, bueno, -a (3) izond. mayor, maduro, -a (4) izond. increíble, extraordinario, -a (5) iz. [musean] grande
fr (1) izond. [neurriz] grand, -e ; corpulent, -e (2) izond. [oso trebe] grand, -e, bon, bonne (3) izond. [adinez] grand, -e, majeur, -e (4) izond. [harrigarri] incroyable, extraordinaire (5) iz. [musean] (la) grande [terme de jeu de cartes appelé mus]
en (1) izond. big, large (2) izond. great (3) izond. big boy/girl, grown-up (4) izond. incredible, unbelievable
port (1) izond. grande (2) izond. grande (3) izond. maior, maduro, -a (4) izond. incrível, extraordinário, -a

Handiak zarete! Zorionak @HandiaFilm !

handi (Irudia: Handia Film)