itu

iz. (B) 1. Helburua, xedea. 2. Arma baten jaurtigaiaz jo behar edo nahi den toki edo objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: 1. helburu, xede, asmo 2. jopuntu, jomuga (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es 1. fin, objetivo, finalidad 2. hito, blanco (de tiro)
fr 1. fin, objectif, finalité
en 1. aim, purpose, objective 2. target

Hala eta guztiz ere, bere baitan ondo gordeta, ahal jator misteriotsu bat sumatzen zuen; bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Inazitok ogi kanika bat egin zuen poltsan ekarritako bokadillotik, aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)