ipurmami

iz. Ipurmasaila, ipurdia eratzen duten bi irtengune mamitsuzkoetako bakoitza. Elkarrengandik arraila batez bereizirik eta batik bat gluteoez eratuta daude.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
ipurmasail, alkuts g.e. pl. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
ipurdi, ipurmasail, ipurtalde, ipurmokor, iztermami, aldaka, ipurdi mazela, popa (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es nalga
fr fesse
en buttock

Metroa hurrengo geltokira iritsi eta geldialdia egin du. Trenaren balaztak eragindako astinaldiaren ostean, ipurmamiak euren artean borrokan hasi dira, lehena nor aterako. Tanga arrosa praken gainetik agerian daraman ipurdi finfirinak bultza egin dio trajedun ipurtandi bati, eta honek gibelerat egin du, gona estu batean sartu ezinik zihoan ipurmami mamitsuarekin estropozo eginez. Momentuko estualdiaren ostean, bagoia erdi hutsik gelditu da bat-batean: Gure ipurdi lodia, soineko loredunean sartuta, eta aurrean, orain artean ikusi ez zuen popa dotorea. Panazko prakek tinkotasun berezia ematen diote. 50 urte izanen ditu, baina masailen irmotasuna ikusita, edonork nahastuko luke gaztetxo baten ipurdi koxkorrarekin. [9. linea. Rue de la Pompe, Jon Orzaiz Galarza (nabarra.com)]

ipurmami (FlickrCC, nela.conde)