haril

iz. 1. Haria bilduz egindako bola. 2. ELEKTR. Hari eroalezko espira-multzoa, airean edo armazoi zurrun batean muntatua. 3. AUTOM. Automobileko bateriako behe-tentsioko korrontea bujietan txinparta sortarazteko behar den goi-tentsioko korronte bilakarazten duen gailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[harilkoa]
bobina, mataza, astari Sort. g.e., harilko Ipar., astalko Ipar. g.e. [eletrikoa] bobina  (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) ovillo; bobina (2) bobina (Elektr.)
fr (1) pelote de fil (2) bobine (Eletr.)
en (1) ball, bobbin [of wool]; reel; spool (2) coil

Vittoriok, senarrak, haril batekin jostaketan ari den katu bati begiratzen zaion bezala begiratzen zion, eta irri egiten zion, kokots sendo eta irtena eta besagain lodiak inarrosiz. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg/ Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Berriki garatutako motor horretan, motor elektrikoaren haril biribilak eta mugimendu birakaria berrantolatu egin dira, haril lauen eta mugimendu lineal edo atzera-aurrerakoaren mesedetan. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro  (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

haril (FlickrCC, malglam)