amets

iz. 1. Lotan, irudimenak sortzen dituen gertaeren edo irudien multzoa. 2. (hed.) Itzarririk eratzen den irudipena, bereziki desira biziak eragina; gertagaitza izanik ere, gerta dadin nahi den gauza. • txakur-amets. Txorakeria, utopia. • AMETSETAN. Amets eginez. Ametsetan aita zena ikusi nuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak]
kimera, ametseta Bizk. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) sueño (2) quimera, sueño, fantasía (3) intención, propósito
fr (1) rêve, songe (2) chimère, rêve, fantaisie
en (1) dream (2) fantasy, fancy, imagination; illusion

Orduan konturatu naiz ametsetan ari nintzela, baina esnatu naizenean beste amets baten barruan nengoela konturatu naiz. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)