hozki

(1) iz. Hortzetan sentitzen den ondoeza, garraztasunak edo atsegin ez diren zarata edo hotsek eragina. (2) adb. (batez ere Ipar.) Hoztasunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[hozkamina]
hozkamin, kirri, tirri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) dentera (2) friamente
fr (1) agacement
en (1) the sensation of setting sb’s teeth on edge (2) coldly

Dardarizoak hartzen zuen nire larruazal osoa zure busti berria ondoan sentitzen nuenean, bustitzean hozkia ematen zenidalako zela esaten banizun ere. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi] (Ereduzko Prosa Gaur)

Orduan bururatu zitzaion, hozki begiratuta oso ideia krudela eta arriskutsua zen hura. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)