makulu

makulu (FlickrCC, narice28)

iz. 1. (gehienetan pl.) Makila-modukoa, galtzarbean kokatzen den trabes bat eta eskutoki bat dituena, zangobakarrek eta herrenek, edota ibiltzeko lagungarri gisa behar duen edonork erabiltzen dutena. 2. (hed.) Euskarria, lagungarria. Euskal aldizkari batek ez du erdararen makulurik behar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[besapekoa]
pl. besapeko pl., txanka pl., makola Ipar. pl., muleta Heg. g.e. pl.
[euskarria, lagungarria]
euskarri, eusle, sostengarri, sostengatzaile, sostengu, arrimu Heg., irozgarri g.e., bermagailu Ipar. g.e., arrimugarri zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) muleta (2) apoyo, ayuda, sostén
fr (1) béquille, échasse (2) soutien, aide
en (1) crutch (2) support, backing, prop

Zutiturik, makulu bat lagun, leihoraino hurbildu nintzen.  [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)]

-Hitzak, ordea, makulu eskasak dira sarritan, oinazearen errealitatea adierazteko. [Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2002)](Ereduzko Prosa Gaur)