zirikatu

du ad. 1. Norbait zerbait egitera hitzen edo ekintzen bidez bultzatu; akuilatu, xaxatu. 2. Gauzaren bat ukitu, hatzekin edo zerbaitekin higituz edo azterka arituz. Zaurian zirikatzen ibili da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) ziztatu, xixtatu, sastatu, zulatu (2) horretaratu, tentatu, bultzatu, sakatu, erakarri, estimulatu, limurtu, errekeritu, eragin, zirrikatu, zirri egin (3) xaxatu, akuilatu, kilikatu, kinatu, axaxa egin, zipo egin, axatu, probokatu, aisatu, tarritatu, kitzikatu, narritatu, esetsi, gogait eragin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) aguijar, azuzar (2) incitar, estimular, provocar, empujar (3) hurgar, enredar, tocar (4) atizar, avivar
fr (1) piquer, exciter (2) inciter, provoquer (3) remuer, toucher
en to provoke, to incite, to urge

Guk zirikatu egiten genuen hitz egin zezan, algara handiak egiten genituen haren hanka-sartze ugarien xaxan. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)