zohardura

iz. (BN/ Z) Distira.

Sinonimoak: distira, dirdira, zohargi, leinuru, disdisera, dirdirapen, dizdizada, ñirñir, zirtzirt, erlantz, printz, argitasun, bristada.

“Zerbait gertatzen da?” izan zen Juleneren galdera bakarra, jada atearen beste aldean, eskaileretako ilunpean zutunik zegoen Ilunen begien zohardura zekusala. [Gure Gauzak S.A., Ur Apalategi Idirin]