artaburu

iz. /adj. 1 iz. Artoaren burua. Artaburuaren aleak. Artaburua aletu. 2 adj. Pertsonez mintzatuz, argi gutxikoa. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. atunburu; kaiku 2; kirten 3. Hori mutil artaburua! (Hiztegi Batua) || Lok. artaburuak jorratzera joan: irse a freir espárragos (Elhuyar hiztegia)


Orotariko Euskal Hiztegian

artaburu (V, G; Lar, Añ), artoburu (L, BN, S; Lecl, Dv, H, VocB). Ref.: A (artaburu, arto-buru); Lh (artho-buru); Lrq (artho-bizar); Urkia EEs 1930, 27; Etxba Eib (artaburu); Ibarra Dima (arta burue); Elexp Berg.

1. Mazorca de maíz. “Artho-buru, épi de maïs” Dv. “Arto-jaiki. Arta-buruak aletutzeko mai zuloduna” Urkia EEs 1930, 27. “Mazo, makil. Arta-buruak artojaikian jotzeko makil ala zurezko gabia” Id. ib. 27. “Eskekuari, artaburua emoten jakon lenago, dirua eskas ebillenetik” Etxba Eib. “Artaburuak apaingarritzat ikusten die batian bestian” Elexp Berg. Cf. Izt C 29: “Artolandare bat lau buru ondo beteakin”. Tr. La forma arto- es empleada por los escritores orientales y CartAnd, Aguirre de Asteasu, Udarregi y B. Ayerbe, y la forma arta- por los occidentales.

Batzuek urteetan bizi dira lapurretan, beartsuak dirala aitzakiatzat arturik, emendik artuko ditue artoburuak, andik balak. AA II 175. Soroko arto buru batere ukitzeko lizenzirik ez duala oraindik. CartAnd 378. Zuhain poxi zenbait eta artho buruak. Dv Lab 240. Lau asto eme aurrian / ta ar bat atzian, / arto-burubak janez / noizik bakoitzian. Ud 123. Mandiyo aundi batean / artaburuak aletzen. EA OlBe 19. Zola dena lurra, eta zilokatua itsuski, gaina, hainbertzetaraino joana non arto-buruak soailutik dilindan baitzagoden. JE Bur 187. Bizarra bai, artaburuari udazkenean bezela, zuri ta beltz ta arre nondiknai agertzen zaiete. A Ardi 13. Aleak une, diardu, nagiz, Aldiak / yalkitzen artaburua. Ldi BB 36. Zirrumio bat ba ginun goizero landetan / artaburuak urratuz oraindik esnetan. Or Eus 47. Artaburuari txurikin geiegi utzita. Ib. 59n. Gaztain ondoen mokotsak eta arto buruen kukulustak orituak. Zub 101. Irripar dagie artaburu elduak zorro igartuen tartetik. TAg Uzt 277. Artaburuak galdorrean zutik dauzkaten masalastoak larrugorrituta. Ib. 291. Artaburuak gurdika marandiora eraman ondoren. Ib. 292. Ikaragarrizko artalandara bat izan du; bi metro luzean, zazpi artaburukoa ta oso aletsuak gañera. EgutAr 3-1-1957 (ap. DRA s.v. artalandara). Zartaka etenaz erazten diote artaburuari zorrozko jantzia. Ib. 293. Artoburuari kapatxa kendu ta garandu. EgutAr 1-12-1958 (ap. DRA). Pioka txoritxuak, / aleka garauntzen / artaburu ozen bat, / ez berdin ta motel. Gand Elorri 50. Kazkabarrak, gogor astintzen ditu artaburuak. NEtx LBB 104. Artoak eldu dira, eta agura zarren antzera buruak makurtuta, artoburuak. Alzola Atalak 68. Astoari ere artoburu pare bat emateko. BAyerbe 22. Artaburua jaten badaki akerrak. Zendoia 34. v. tbn. Insausti 287. Artoburu: Zendoia 194.

Fig., borono, atontado. Ori mutil artaburua!” DRA. Se recoge este mismo sentido tbn. en Gte Erd s.v. tontoa. “Estúpido bobo. Ixilik egon ari, artaburuoi alakuoi” Elexp Berg.

“Artaburuak urkultzera, a freir espárragos, doazala artaburuak urkultzera, que se vayan a freir espárragos” Zam Man 8. “Artaburuak jorratzen joan adi! (G-azp), ¡Vete a freir espárragos!” A Apend y EY III 286.

2. “En ciertas casas, aunque parezca ilógico, llámase así a las piñas de pino. Sin. piñu-kaskara, piñu-buru” Elexp Berg.

Sinonimoak: iz. eta adj.

  1. arto(-)buru.
  2. kokolo, lerdo, inozo, lelo, memelo, tentel. Ant. azkar, burutsu, zentzudun

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. mazorca (de maíz) (2) iz./izond. tonto, -a; atontado, -a; insustancial
fr iz. épi [de maïs]
en (1) iz. [artoa] corncob, cob, ear of corn (2) iz./izond. [pertsona] stupid, imbecile, idiot
port (1) iz. maçaroca (de maíz) (2) iz./izond. tonto, -a; ƒ abestalhado, -a; insubstancial

-Ikusi duzue artaburu handi horren aurpegia? [Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

artaburu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)