harmaila

iz. 1. Harrizko maila edo jarleku modukoa 2. (pl.) Harriz edo bestelako material batez egindako mailen segida; adibidez, eraikin nagusietako sarbide-eskailera osatzen dutenak , edo probalekuetan, futbol-zelaietan, etab.etan jarleku gisa erabiltzen direnak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) maila (harrizkoa) (2) mailadi, grada,  harmailadi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) escalón (de piedra) (2) grada, escalinata
fr (1) marche, degré (2) gradin, perron
en (1) step, rung [stone] (2) stand, grandstand

Txalet-jauregiak harmaila batzuk zeuzkan aurrealdetik, luzeak eta zabalak aldiberean, eta Rekexok autoko leihatilatik harantz begiratu zuenean, harrera ofiziala osatu nahi balute bezala, lau pertsona ikusi zituen beraiei so. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, JOXEMARI ITURRALDE (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)